Ikastaroa: BIZANTZIO-KONSTANTINOPLA-ISTA…

Ikastaroa: IBILBIDE HISTORIKO ETA MONUMENTALA EKIALDEKO ATEAREN ZEHAR: BIZANTZIO - KONSTANTINOPLA - ISTANBUL HIRIA 2025 urria - abendua Bizantzioren historia konplexua da eta konkista desberdinen arabera aldatu da: lehenik, garai helenistikoan Pergamoren (Troia)...

Ikastaroak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz (75 minutuko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Antzerki tailerrak

2021ean, Oiasso museoak proiektu berri bat jarri zuen martxan, OIASSORTU izenekoa: bereziki, antzerkian jartzen du arreta, eta, gertutik, jarduera sozialen eta sorkuntzaren bidez, kulturaren alde historiko, humano eta soziala azpimarratzea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Ondarearen Europako jardunaldiak 2025

Oiasso Museoak bat egin du Ondarearen Europako Jardunaldiekin beste urte batez. 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldiak: “Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura". Antolatu ditugun jarduerak honako hauek dira:  URRIAK 4 I 11 I 18 I 25...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Saltus, kontzeptu geografikoa, administratiboa ala ekonomikoa?

XXX curso upv

Euskal Herriko Unibertsitateko XXVII. Uda Ikastaroak

2008ko uztailaren 23a eta 24a

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Saltus, kontzeptu geografikoa, administratiboa ala ekonomikoa?” izenburuko udako ikastaroa antolatzen du, eta 2008ko uztailaren 23 eta 24an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVEuskal Herriko erromatartasunaren kontzeptua Esopok alegia batean erdipurdiko atleta harroputz bati buruz kontatzen duenarekin alderatu daiteke. Atleta hori harro-harro eginda zebilen Rodaseko kirol joko batzuetan sekulako jauzia egin zuela eta. Auzokoek, balentria hori entzuteaz asper-easpen eginda, eta protagonistak haien aurrean sekula ekintza hura errepikatu gabe, “Hic Rodus, hic saltus” (hau Rodas duk, egin jauzi hemen) oihupean saiakera berri bat moztu zuten.

Tradizionalki erromatarrek Euskal Herrian izan zuten eragina aztertzean bi esparru bereizten ziren: batetik, atlantikoa edo kantauriarra, saltus izenekoa, basotsua, malkartsua eta hiri-sarerik gabea, zeinean erromatarren eraginak ez baitzuen apenas ondoriorik izan; eta bestetik, esparru mediterraneoa, ager deitua, nekazaritzarekin lotua eta urbanoa, modu normalizatuan edo estandarizatuan "erromatartua". Ikusteko modu hori, nahiz eta erromatar iturriko batere aipamenik egon ez, eta hori egiaztatuko lukeen arkeologia probarik ere ez, herrialdearen memoria kolektiboan sustraitu egin da erromatar garaiari dagokionez. Hitz horiek, saltus eta ager, behar bezala aztertuz gero, abiapuntu berri batean kokatzen gara; abiapuntu desberdinean; marko horretan saltus vasconum-aren aipamenek interpretazio desberdinak izan litzakete, eta batez ere, historikoki ibilbide handiagokoak, antzinate berantiarrera iristen diren beste errealitate osagarri batzuekin lotuta.

Programak, lehenik eta behin -inperioaren testuinguru orokorrean- saltus-aren inguruan testu klasikoetan egiten diren aipamenak biltzea proposatzen du, horrela hitz horrek izan litzakeen adiera desberdinak eta termino horiek errealitate jakin batzuekin duten lotura aztertzeko; bide batez aztertuko litzateke saltus-en eta ekonomiaren –funtsean artzantza ekonomia- arteko harremana, edota ingurune basotsuetako erlijio-alderdiak. Azterketa hori egindakoan, iturrietan saltus gisa hartzen diren errealitateen (Ipar Afrika, Italia edota inperioko beste leku batzuk) adierazpenez jardungo da, eta planteamendu berriak aztertuz eta planteamendu horiek euskal lurraldeetan dituzten ondorioekin amaituko da.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroko zuzendariak:

  • Juan Santos Yanguas jn. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
  • Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

Jabegoa eta mendiko herrien integrazioa estatu erromatarrean

XXX curso upv

Euskal Herriko Unibertsitateko XXVI. Uda Ikastaroak

2007ko uztailaren 26a eta 27a

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Jabegoa eta mendiko herrien integrazioa estatu erromatarrean: baskoiak, isaurioak eta herri alpetarrak” izenburuko udako ikastaroa antolatu zuen, eta 2007ko uztailaren 26 eta 27an eman zen Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVIkastaroak azterketa konparatiboa egin zuen mendietan bizi ziren eta erromatarrei aurre egin behar izan zieten herrien konkista eta menderatze prozesu desberdinen artean. Azterketa horrek balio izan zuen kasu bakoitzean burututako prozesua ulertzeko (erresistentzia, defentsa-sistemak, erasorako eta lurraldea kontrolatzeko estrategiak, etab.) Gainera, herri horietako bakoitza erromatarren eskema juridiko, administratibo eta ekonomikoan integratzeko mekanismo eta moduetara ere hedatu zuten konparazio hori. Horrela, hobeto ulertzen dira haietako bakoitzak burutu zituzten prozesuak eta eredu erromatarrean integratzen gertatu ziren emaitza desberdinak.

Horretarako, harreman horietako oinarrizko hiru alderdi aztertu ziren:

  • Baskoien antolakuntza-moduak, desberdinak izan al ziren, Erromaren begietarako, isaurioen aldean, Alpeetako herrien aldean edo beste “mendiko herri” batzuen aldean?
  • Herri horiek integratzeko prozesuari buruz antzinako historiografiak duen ikuspegiak eredu tipifikatuak jarraitzen al ditu, ala desberdina gertatzen da kasu batean eta bestean?

Ikastaroko zuzendariak:

  • Juan Santos Yanguas jn.Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU
  • Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

Erromanizazioa eta indigenen nortasuna Arku Atlantikoan

XXX curso upv

XXX curso de verano UPVErromanizazioa eta indigenen nortasuna Arku Atlantikoan” izenburuarekin Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Miramar jauregian antolatutako udako ikastaroaren barruan, jardunaldietako bat Oiasso Erromatar Museora lekualdatu zen. Ikastaroaren programan adierazten zen bezala, "garrantzi berezia ematen zaio saio honi; izan ere, tratamendu espezifikoa ematen zaio, gaitzat hartuta nola zenbait museoren (Mérida, Conimbriga eta Irun) diskurtso museologikoek eta museografikoek islatzen duten erromatarren garaian Iberiar Penintsularen iparrean elkarbizitzen zen nortasun bikoitza, erromatarra eta indigena alegia".

AGENDA

Urria   2025
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA