Bidaiak eta Txangoak

Oiasso Museoaren 2022 ko Bidaia kulturalak

OIASSOKO BIDAIEI EKINGO DIEGU BERRIRO

Bidaiatzeari utzi diogun geldialdi baten ondoren, Oiasso Museoak bere bidaia eta txangoei ekin dio berriro: Bi datekin emango diogu hasiera: Ekainak 18 eta uztailak 23

Oiassok ibilbide pertsonalizatuak eta bisita gidatuak eskaintzen ditu historiaz betetako tokietara.

Oiasso Museoak, bere kultur egitarauaren barruan 2 txango aurkezten ditu: bat ekainaren 18 rako eta bestea uztailaren 23 rako iraganeko kulturekin eta arkeologiarekin lotutako leku berriak ezagutzeko modu esklusibo bat. Aukera paregabea egun bateko joan-etorria gure kultur espedizioetara biltzeko, arkeologoak eta gai bakoitzean adituak diren historialariak lagun.

Bidaien informazioa eta inskripzio-orria ondorengo dossierretan deskargatu dezakezu:  

Bidaia hauetarako izen-ematea zabalik dago jada, eta telefonoz (943.63.93.53),  edo aurrez aurre egin daiteke Oiasso Museoan.

OIASSOKO BIDAIAK

Fortuna AugustaAntzinako mundua bada ere gai nagusia, historiaurreko edo Erdi Aroko ondare arkeologikoari ere eman zaio arreta. Adituek lagunduta, museoak ibilbide arkeologikoak eskaintzen ditu, aztarnategi arkeologikoetara edo interes bereziko monumentuetara (askotan publikoarentzat itxiak) bisitak barne.

Eguneko edo asteburuko txangoak nahiz bidaia luzeak izan daitezke, nazioko nahiz nazioarteko hainbat lekutara: Berlin, Italia, Grezia edo Turkiara, zein Toledo, Palentzia edo Zaragozara, geure lurraldeko lekuetatik igaroaz.

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
calidad turistica logo
Turismo familiar
roma atlantiaca
industria turismoa
ERIH