Lehen hezkuntza

educacion primaria

1. Oiasso museoa + “Alea iacta est” tailerra

Museoko bilduma iraunkorrean barrena eta erromatar termetako bisita gidatu baten bidez, bertakoak eta antzinako erromatarrak nola bizi ziren ikusiko dute ikasleek, baita eguneroko bizitzan zer-nolako objektuak erabiltzen zituzten ere. Bisitaren ondoren, berriz, ikasitako edukiak finkatzen lagunduko du “Alea iacta est” tailerraren alderdi ludikoak, erromatarren garaiko zenbait jolasen bidez.

Iraupena: Bi ordu
Toki kopurua: 8-25 ikasle 

2. Oiasso museoa + Xantalengo nekropolia

Proposamen honek Oiasso Museoko bildumaren, erromatar termen bisita eta Xantalen ermitan aurkitutako erromatar nekropoliaren bisita (hilerria) konbinatzen ditu. Xantalengo nekropolia 2.000 urtean baino gehiagoan erabili da leku sakratutzat, eta bisitaren bidez, historian zehar hiletetarako eta kulturako baliatu den leku baten bilakaera ulertuko dute ikasleek.

Iraupena: Bi ordu
Toki kopurua: 8-25 ikasle