Irugurutzeta

 Irugurutzetako labeen interpretazioa zentroa eta birgaitutako ingurunea

Proiektu honetan, goitik behera birgaitu dira labeak, eta inguru guztia atondu da, interpretazio-zentro bat ere gehituta. Honi esker, Irungo meatzaritzaren eta industriaren historia ezagutzeko parada izango dute herritarrek eta bisitariek.

Zentro hau mea biltegiratzeko silo zahar batean dago. Bertatik abiatuko da baliabide teknologikoen eta ikus-entzunezkoen bidez gunearen bilakaera ezagutzeko ibilbidea. Museo-espazio berriak bost erakusketa-gune ditu, eta elementu fisiko, grafiko eta digitalak uztartzen ditu esperientzia berritzailea eskaintzeko.

Multzoa diseinatzean, guztientzako irisgarria izateko irizpideak hartu dira kontuan. Esaterako, igogailu bat instalatu da, gunearen goiko aldera igotzeko, guztiek ibilbide osoa egiteko aukera izan dezaten. Edukiak lau hizkuntzatan eskainiko dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez), eta instalatutako teknologia kontsumo baxuko sistemetan oinarritzen da. Horrela, esku-hartzeak zorrotz errespetatu ditu inguruko natura eta ondarea.

20241031 145110Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude.

Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze jarduerarekin, burdina erauzteko lanarekin. Erauzten zuten lekuetatik eta burdinbideetan barrena, plano inklinatuan zehar, bagoneta batzuetan eramaten zuten burdin mea labeetaraino. Edo bestela airez, pertza batzuei zintzilik eusten zien kable sistema baten bidez. Hara iristean, labeetan erretzen zuten oxido bihurtzeko eta hala bere metal legea areagotzeko.

Tren Txikito fonfo transparenteIrugurutzetan bisita gidatua egiteko bidaia Tren Txikitoan egiten da; trenak museoan bertan jasotzen ditu bisitariak eta meatokia dagoen natur ingurunera eramaten ditu.

BISITA AZALPENEKIN. Momentu honetan ez dago erabilgarria. Barkatu eragozpenak.

Igandero:

11:00etan gazteleraz
12:30etan euskaraz

Ostiralero:

16:00etan gazteleraz
17:30etan euskaraz

Tarifa: 12,00 €, 9,00 € murriztua

24 ordu lehenagotik egin behar da erreserba.

ERRESERBA egitea beharrezkoa da 943.63.93.53 telefonoan edo SARRERAK Oiasso Museoaren webgunean eskuratu: www.oiasso.com edo https://oiassosarrerak.irun.org/