Antzerki tailerrak

2021ean, Oiasso museoak proiektu berri bat jarri zuen martxan, OIASSORTU izenekoa: bereziki, antzerkian jartzen du arreta, eta, gertutik, jarduera sozialen eta sorkuntzaren bidez, kulturaren alde historiko, humano eta soziala azpimarratzea du helburu.

ANTZERKI TAILERRAK

Museoak hiritarrek antzerkian eta ikuskizun eszenikoetan duten interesa bultzatu nahi du, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren programazioari begira. Jaialdi horren elementu nagusietako bat antzerki-emanaldiak dira, emanaldi amateurrak barne.

Gainera, helburua herritarrak kulturarekin eta kultur ondarearekin harremanetan jartzea ere bada.

HELDUENTZAKO ANTZERKI TAILERRA

Antzerki klasiko grekolatinoa Tania Fornieles aktorearen eskutik.

  • Foto Tania FornielesArduraduna: Tania Fornieles
  • Datak: URRIA - ABENDUA
  • Urriak 2, 9, 16, 23 eta 30,
  • Azaroak 6, 20 eta 27,
  • Abenduak 4, 11 eta 18
  • Ordua: 18:00 - 19:30
  • Prezioa: 45 €

Tailer guztiak Oiasso Museoan egingo dira, eta bertan izena eman daiteke telefonoz eta posta elektronikoz.

Helduentzako tailerretako testuak testu klasikoen egokitzapenak dira, eta haurrentzako tailerretakoak, Aizpea Goenagarenak.