Ikasleak eta Irakasleak
Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) halako jarduera batzuk proposatzen ditu bereziki diseinatuak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat, bisita gidatu dinamizatuen eta animazio tailerren bidez, eskola curriculumaren diseinuarekin batera koordinatzen direnak. Era berean, beste curriculum helburu batzuetara eta Latina edo Kultura Klasikoa bezalako irakasgai espezifikoagoetara egokitu daitezke programak.
Bisita prestatzeko eta talde bakoitzaren hezkuntza beharretara zein jarduera egokitzen diren hobeto ikusteko, HKESek kontsulta eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen die irakasleei.
Gure Hezkuntza dosierra deskargatu 2026 - 2027
FICAB HEZKUNTZA SAILA
XXVI. FICAB - Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa 2026/11/16– 2026/11/21
Ficabeko Hezkuntza saioak ikastetxeei bereziki zuzenduta, bere helburu kurrikularrei lotuta eta alde didaktikoak zaintzen dituzten emanaldiak eskaintzen ditu.
Pelikulen emanaldiak: 2026 eko azaroak 17, 18 eta 19, goizeko 11:00etatik 13:00etara
Deskargatu XXV FICAB 2025 Hezkuntza Saileko EGITARAUA hemen.
NORENTZAT: Bigarren Hezkuntzari eta Batxilergoko ikasleentzako
Doako sarrera. Eserleku mugatuak.
Erreserba egitea beharrezkoa da. 943 63 93 53
FICAB jaialdia ONLINE formatuan ere eskaintzen dugu.
ikastetxeek beraien ikasleekin inguruan duten ondareari buruz sortutako film laburrak (5 minutu) aurkeztu dezakete zinemaldian, urriaren 15 a arte.
FICAB IBILTARIA - Hezkuntza Saila.
Ikasturte osoan zehar film hautaketa bat zuen eskura ipini dugu ikastetxeetan ikusi ahal izateko. FICABeko Hezkuntza Sekzioko film irabazleak eta unitate didaktikoak dituzten filmak ikastetxeei eskaintzea oso aukera interesgarria dela uste dugu. Egitasmoak arkeologia eta historia modu erraz eta hezigarrian gerturatzea dauka helburu.














