Ark Mo - Hezkuntza saila

ARK-MO SAILA
FICAB 2022ko edizioan ARK-MO izeneko ekimen berri bat jarri genuen martxan. Gazteak, Zinema, Ondarea, Kulturaren Zabalkuntza, Lurralde ezberdinetako ikastetxeak, Sormena eta Talde lana dira egitasmo honek bultzatu nahi dituen gai nagusienak.
Proiektu honek, ikasleek beren ingurunetik hurbil dagoen arkeologia edo historia-ondarea sustatzeko eta ikus-entzunezko baten bidez zabaltzeko aukera ematen du. Ikasleek aukeraketa-, ikerketa- eta sintesi-lan bat egin behar dute ingurune edo pieza arkeologiko bat erakusteko eta balioesteko, ikus-entzunezko baten bidez.
Ikasleak motibatu nahi ditugu, beren inguruneko arkeologia-aberastasuna ikuspegi sortzaile batetik ezagutu eta partekatu ahal izan dezaten.
Izen emate epea eta filmak entregatzeko epea: 2023 ko URRIAK 15 arte
Parte hartzaeko Oiasso Museoarekin harremanetan jarri zaitezte: 943 63 93 53 edo
FICAB 2022
- Gazteluzar bost mende Bidasoako zaindari - Toki Alai, Irun
- Herri bat, Hamaika estrategia - Toki Ona, Bera
- Oroitharriak - Pierres Larzabal Ikastetxea, Ziburu
- Tabla de Rape - Universidad de Valparíso, Chile
- Makka - Universidad de Valparíso, Chile