Termak
Erromatarren munduan hainbat gela zituzten bainuak ziren termak, tenperatura desberdineko urekin. Ariketa fisikoa egiteko eta aisialdirako leku gisa ere erabiltzen zituzten
Oiassoko terma publikoak museoaren atzeko lorategian aurkitu eta induskatu ziren eta musealizatu berri dira. Indusketetan hipokaustoa zuten hiru gela identifikatu ziren, aire beroa zebilen zoru huts batean datzan berogailu-sistema.
Gelarik handienak, frigidariumak edo ur hotzeko gelak, opus spicatum zoladura mantendu du, ziri edo galburu moduan jarritako adreiluekin. Gaur egun, banaketa eta itxura errealitate areagotuaren berreraikuntza birtualari esker uler daitezke.














