"ZER NOLA NORK" proiektua
ZER/NOLA/NORK...
Gazteek erromatar mundua eta Oiassori buruzko galderak luzatuko dituzte eta gu adietuekin harremanetan jarriko gara, galdera horiei erantzunik egokiena bilatzeko.
Ikasteko modurik egokiena galdetzea da. Eta historiak gutxitan erakusten dizkigu iraganeko historiaren bitxikeriak, emozioak, harreman ohiturak, festak, musika etab… eta galdera horiei lekua egin nahi diegu museoan. Proiektu honetan gazteen jakin mina eta gogoa sustatuko da, euren galderei lekua emanez. Ikastetxeetatik datozen gazteak, familiekin museoa ikustera etortzen direnak, edota historiarekiko zaletasuna dutenentzat "txoko" bat sortzea da gure asmoa. Benetako foro bat, non gazteeek bereziki galderak luzatu ahal izango dituzten. Galderak eguneroko bizitzatik hasita: zer jaten zuten, zenbat urterekin hasten ziren lanean, gerrara joan behar ote zuten, neskek erabaki ote zezaketen norekin ezkondu, zer egiten zuten aisialdian, nolakoak ziren festak, etab... baita zientziari lotutakoak ere, edota espiritualitateari edota emozioei, edo bizitza eta gizarte antolakuntzari buruzkoak. Eta galdera hauek adituei luzatuko dizkiegu eta euren jakinduria partekatuko dute modu erakargarri batean. Foroaren izpiritua, gizartearen parte hartzea da eta museotik berezirik gazteei zuzendurik jakinahiaren asetzea lortu nahi dugu.
Deskargatu 2024-2025 ikasturteko ZER NOLA NORK egitasmoaren txostena
ZER NOLA NORK 2025
-
Zer erabiltzen zuten zauri sakonak isteko?Juan Melchorren erantzuna, Ikertzailea eta dibulgatzaile historikoa
-
Erabiltzen al zituzten erromatarrek ginekologiako ferrak?Juan Melchorren erantzuna, Ikertzailea eta dibulgatzaile historikoa
-
Erromatarrek egutegiak erabiltzen zituzten?José Gijarroren erantzuna, Historia errekreatzailea
-
Nola tindatzen zituzten oihalak erromatarrek?Susana Chamorroren erantzuna, Historia errekreatzailea
-
Nola lantzen zuten larrua erromatarrek?Marimarren erantzuna, Historia errekreatzailea
-
Zer tresnak erabiltzen zituzten legionarioek?Legio V elkartearen erantzuna, Historia berreraikitzeko elkartea
ZER NOLA NORK 2024
-
Ba al dakizue nor ziren gure arbaso neandertalak?Fernanda Sanchez Goñiren erantzuna, Bordeleko Unibertsitateko irakaslea
-
Parte hartzen al zuten emakume erromatarrek bizitza ekonomikoan?Cristina Rosillo Lopezen erantzuna, Ikertzailea eta dibulgatzaile historikoa
-
Badakigu Antzinaroan tatuajeak egiten ziren eta zergatik??Elena Miramontes Seijasen erantzuna, ikertzaile eta irakaslea.
-
Zertarako balio zuten anforak?Jordi Pérez González erantzuna, Alcalá unibertsitateko iraskaslea
-
Erroma bazuen beste lurraldeekin harremanik?Jordi Pérez González erantzuna, Alcalá unibertsitateko iraskaslea
-
Egia al da aintzinateko egiptoko iñude batek zaintzen zuen umea hiltzen bazitzaion, beste ume batekin ordezkatzeko betebeharra zuela?Maddi Izaguirre Ayestaranen erantzuna, Pariseko Sorbona unibertsitateko doktoregaia
-
Zer da fotogrametria?Jose Martínez Rubioren erantzuna, Valladolideko Unibertsitateko irakaslea. Topografoa
-
Animaliak inka zeramikan duen garrantzia ikusi nahi?Pamela Maldonadoren erantzuna, Museo Arqueológico Andino de Chile
-
Inken mailuak ezagutu nahi dituzu?Pamela Maldonadoren erantzuna, Museo Arqueológico Andino de Chile
-
Zer dira kafe ale begiak dituzten aurpegitxoak?Pamela Maldonadoren erantzuna, Museo Arqueológico Andino de Chile
-
Erromatarrek antzerkia gogoko zuten?Aizpea Goenagaren erantzuna, zuzendaria, aktorea, gidoilaria eta idazlea
-
Erromatarrek barre egitea atsegin zuten?Aizpea Goenagaren erantzuna, zuzendaria, aktorea, gidoilaria eta idazlea
-
Ze arrisku izan ditzake amatasunak Erroman?Juan Melchorren erantzuna, Ikertzailea eta dibulgatzaile historikoa
-
Antisorgailuak erabiltzen al ziren erromatarren garaian?Juan Melchorren erantzuna, Ikertzailea eta dibulgatzaile historikoa














