Hezkuntza
Museoko hezkuntza programaren helburu nagusia da Oiasso hiri erromatarra Irunekin identifikatzea, indigenen eta erromatarren bizimodua ezagutuz, lekuko hondakin arkeologiko garrantzitsuenak aztertuta.
Bisita gidatuak erakusketa iraunkorrera, behin-behineko erakusketetara, Xantalen ermitara eta Irugurutzetako meatze ingurura bereiz edo hainbat formatutan konbinatuta egin daitezke.
2025-2026eko Hezkuntza Programa deskargatu
FICAB HEZKUNTZA SAILA
XXV. FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa 2025/11/10– 2025/11/15
Ficabeko Hezkuntza saioak ikastetxeei bereziki zuzenduta, bere helburu kurrikularrei lotuta eta alde didaktikoak zaintzen dituzten emanaldiak eskaintzen ditu.
Pelikulen emanaldiak: 2025 eko azaroak 11, 12 eta 13, goizeko 11:00etatik 13:00etara
NORENTZAT: Bigarren Hezkuntzari eta Batxilergoko ikasleentzako
Doako sarrera. Eserleku mugatuak.
Erreserba egitea beharrezkoa da. 943 63 93 53
2020. urtean FICABek hogei urte bete zituen egoera berezi batean. Interesa duten ikasle askorengana iristea lortu genuen FICAB jaialdia ONLINE formatuan eskainiz.
ikastetxeek beraien ikasleekin inguruan duten ondareari buruz sortutako film laburrak (5 minutu) aurkeztu dezakete zinemaldian, urriaren 15 a arte.
FICAB IBILTARIA - Hezkuntza Saila.
Ikasturte osoan zehar film hautaketa bat zuen eskura ipini dugu ikastetxeetan ikusi ahal izateko. FICABeko Hezkuntza Sekzioko film irabazleak eta unitate didaktikoak dituzten filmak ikastetxeei eskaintzea oso aukera interesgarria dela uste dugu. Egitasmoak arkeologia eta historia modu erraz eta hezigarrian gerturatzea dauka helburu.
Deskargatu FICAB HEZKUNTZA IBILTARIA Programa