OSTEGUNETAN OIASSORA hitzaldi-zikloa

“OSTEGUNETAN OIASSORA” HITZALDI-ZIKLOA Programa honetan konferentzia bat egingo da hileko azken ostegunean. Hitzaldien hizkuntza: gaztelera URTARRILAK 29, OSTEGUNA               19:00      Eva Tobalinaren hitzaldiak "Ostegunetan Oiassora" hitzaldi-zikloa inauguratuko du. Eva...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Erakusketa: "Neandertalen gainbeher…

2026/02/05 -2026/05/31 erakusketa: "Neandertalen gainbehera duela 45.000 urte. Krisi klimatikoa eta Homo sapiens espeziearen etorrerA"   Erakusketaren inaugurazioa: OTSAILAK 5, 17:30 Ana-Belén Marín erakusketaren komisarioak bisita labur bat eskainiko du inaugurazioan. Erakusketa Kantabriako Unibertsitateko EvoAdapta...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Antzerki tailerrak

2021ean, Oiasso museoak proiektu berri bat jarri zuen martxan, OIASSORTU izenekoa: bereziki, antzerkian jartzen du arreta, eta, gertutik, jarduera sozialen eta sorkuntzaren bidez, kulturaren alde historiko, humano eta soziala azpimarratzea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz (75 minutuko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Erromatarren meatzeak

Euskal Herriko Unibertsitateko XXXII Uda Ikastaroak

2013ko Uztailaren 2 eta 3an

curso upv - minas romanasIrungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Erromatarren meatzeak: arkeologia, alderdi juridikoak eta lurraldearen antolamenduari buruzkoak" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du.

Ikastaroaren helburua da duela mende erdira arte ia ezkutuan egon den mundu erromatarraren adierazpide bat ezagutzera ematea. Mundu horren garrantziaren lekuko dira, alabaina, monumentuak, ingeniariatza obra handiak, eta prospekzio, erauzketa eta drainatze lanen plangintza konplexua. Gainera, meatzaritzak bere arauak ditu eta eremuak organizatzeko eta meatze-lurraldeak antolatzeko modu bereziak ditu.

Atera zituzten zilar eta urre kopuru handiek ekonomiaren norabidea markatu zuten, eta baita gerra eta konkista planena ere; meatzeen gainbeherak ere sekulako ondorioak ekarri zituen eta, dirudienez, garrantzitsua izan zen Inperioaren gainbeheran izan zuen eragina ere. Erromatarren meatzaritzari buruzko ikerketetan lortutako informazioetako beste bat zera da, jarduketa horrek ingurumenean izan zuen eragina; hori metal astunen erruz urek nozitutako kutsaduran ikusten ahal da, eta zura lortzeko basoak ikaragarri soildu zirelako. Hori guztia egungo Gipuzkoako lurraldeari aplika dakioke, dakigunaren arabera erromatarren meatze-eremu handietako bat izan baitzen, baita Inperioaren eskala geografikoaren barruan ere.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroaren zuzendaria:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa.

Hiri bat fundatzea erromatar munduan

XXXI curso upv

Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXI Uda Ikastaroak

2012ko Uztalairen 5 eta 6an

XXXI curso de verano - upvIrungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Hiri bat fundatzea erromatar munduan" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du; 2012ko Uztailaren 5 eta 6an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

Ikastaroaren xedea da erromatar munduan hiri baten sorrera-prozesua ezagutzera ematea, erlijio erritoak, alderdi instituzionalak, hirigintzakoak eta monumentuei dagozkienak sartuz, testuinguru politikoa eta militarra ere barnean dagoela. Datu horiek hiri bat zergatik sortzen den ulertzen laguntzen dute, baina hiri baskoiak sortzeari buruzko ekarpen berriak azaltzen ere laguntzen dute. Ikastaroaren programa Erromarekin hasten da eta Constantinoplan amaitzen da. Ponpeyoren eta Augustoren sortze-politikan sakontzen du, eta Pompeloren (Iruñea) eta Oiassoren (Irun) jatorriei buruzko interpretazio eta aurkikuntza arkeologiko berriei bide ematen die.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroaren zuzendaria:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa.

Erromako Arkeologia II

Arqueología de Roma II

2019 Curso Roma

“Erromako arkeologia II" 2018ko abenduan amaitu zen izen bereko ikastaroaren jarraipena da. Antzinako Erromako hainbat alderdi ukitzen dira, esate baterako arkitektura, ingeniaritza, pintura, eskultura, eta abar, betiere arkeologiaren ikuspuntutik begiratuta.

Erromako Arkeologia I

Arqueología de Roma

2018 Curso Roma I

Aurkikuntza eta aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetan oinarrituta, antzinako Erromako historia eta artea birpasatzen dira goitik behera, alderdi batzuetan indar gehiago jarriz, esaterako arkitekturan, eskulturan, pinturan, mosaikoetan edo eguneroko bizimoduan.

AGENDA

Martxoa   2026
A A A O O L I
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA