OSTEGUNETAN OIASSORA hitzaldi-zikloa

“OSTEGUNETAN OIASSORA” HITZALDI-ZIKLOA Programa honetan konferentzia bat egingo da hileko azken ostegunean. HIZKUNTZA: gazteleraLEKUA: Oiasso Museoa, Irun (Gipuzkoa)Doako sarrera eserlekuak bete arte URRIAK 29, OSTEGUNA                19:00   DAVID...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026

Oiasso Museotik, bat egiten dugu 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiekin: "ondarea gure eskuetan". Ondarearen Europako jardunaldiaren programaren barruan Oiasso Museoak ainbat jarduera antolatu ditu. Aurtengo leloa "Ondarea gure eskuetan". Programa arriskuan dagoen kultura-ondarearen inguruan...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

Beka Jaime Rodríguez Salís

JAIME RODRÍGUEZ SALÍS KULTURA ONDAREARI BURUZKO IKERKETA BEKA Arkeolan Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Irungo Udalarekin lankidetzan, 2026. urtean “I. Jaime Rodríguez Salís Beka” deialdia egiten du. Beka hau Irun...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ROMA - CUSCO

2026/07/09 - 2027/01/10 ERAKUSKETA: "BIDE GUZTIEK ERROMARA DARAMATE ETA GUZTIAK CUSCOTIK ABIATZEN DIRA"   ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: UZTAILAK 9, OSTEGUNA 12:00 Bisita gidatua egingo da Carlos Coro eta Mertxe Urteagaren eskutik ANDEETAKO ARKEOLOGIA MUSEOA (TXILE). Carlos...

Oraingo erakusketak

Irakurri Gehiago...

Jabegoa eta mendiko herrien integrazioa estatu erromatarrean

XXX curso upv

Euskal Herriko Unibertsitateko XXVI. Uda Ikastaroak

2007ko uztailaren 26a eta 27a

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Jabegoa eta mendiko herrien integrazioa estatu erromatarrean: baskoiak, isaurioak eta herri alpetarrak” izenburuko udako ikastaroa antolatu zuen, eta 2007ko uztailaren 26 eta 27an eman zen Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVIkastaroak azterketa konparatiboa egin zuen mendietan bizi ziren eta erromatarrei aurre egin behar izan zieten herrien konkista eta menderatze prozesu desberdinen artean. Azterketa horrek balio izan zuen kasu bakoitzean burututako prozesua ulertzeko (erresistentzia, defentsa-sistemak, erasorako eta lurraldea kontrolatzeko estrategiak, etab.) Gainera, herri horietako bakoitza erromatarren eskema juridiko, administratibo eta ekonomikoan integratzeko mekanismo eta moduetara ere hedatu zuten konparazio hori. Horrela, hobeto ulertzen dira haietako bakoitzak burutu zituzten prozesuak eta eredu erromatarrean integratzen gertatu ziren emaitza desberdinak.

Horretarako, harreman horietako oinarrizko hiru alderdi aztertu ziren:

  • Baskoien antolakuntza-moduak, desberdinak izan al ziren, Erromaren begietarako, isaurioen aldean, Alpeetako herrien aldean edo beste “mendiko herri” batzuen aldean?
  • Herri horiek integratzeko prozesuari buruz antzinako historiografiak duen ikuspegiak eredu tipifikatuak jarraitzen al ditu, ala desberdina gertatzen da kasu batean eta bestean?

Ikastaroko zuzendariak:

  • Juan Santos Yanguas jn.Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU
  • Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

Erromanizazioa eta indigenen nortasuna Arku Atlantikoan

XXX curso upv

XXX curso de verano UPV“Erromanizazioa eta indigenen nortasuna Arku Atlantikoan” izenburuarekin Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Miramar jauregian antolatutako udako ikastaroaren barruan, jardunaldietako bat Oiasso Erromatar Museora lekualdatu zen. Ikastaroaren programan adierazten zen bezala, "garrantzi berezia ematen zaio saio honi; izan ere, tratamendu espezifikoa ematen zaio, gaitzat hartuta nola zenbait museoren (Mérida, Conimbriga eta Irun) diskurtso museologikoek eta museografikoek islatzen duten erromatarren garaian Iberiar Penintsularen iparrean elkarbizitzen zen nortasun bikoitza, erromatarra eta indigena alegia".

AGENDA

Jarduerak

Urria   2026
A A A O O L I
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA