ERAKUSKETA: ROMA - CUSCO
2026/07/09 - 2027/01/10
ERAKUSKETA: "BIDE GUZTIEK ERROMARA DARAMATE ETA GUZTIAK CUSCOTIK ABIATZEN DIRA"
ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: UZTAILAK 9, OSTEGUNA 12:00
Bisita gidatua egingo da Carlos Coro eta Mertxe Urteagaren eskutik
ANDEETAKO ARKEOLOGIA MUSEOA (TXILE). Carlos Coros Villca. Zuzendaria
Arkeologiak milaka kilometrora dauden bi talde uztartu ditu. Lankidetzari esker, baieztatu ahal izan dugu iraganeko elementu kultural ugari partekatzen ditugula, nahiz eta jatorri historiko eta geografiko ezberdinak izan; horrek erakusten du munduko herri guztiek antzeko gaitasunak dituztela. Bi komunitate hauen kasuan, biak periferikoak izan ziren erromatar edo inka inperio handien garapenean. Lotura honen asmoa da gure kulturak partekatzea, elkarguneak nabarmentzea, eta oro har zentralistak izan
diren inperio handien inguruko ikuspegi berriak eskaintzea.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Mertxe Urteaga. Arkeologoa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-artistikoko, Beildumetako eta Museoetako Zerbitzuko teknikaria
2019an, Magallanesek eta Elkanok lurrari itsasontziz lehenengo buelta eman izatearen urteurrenarekin batera, Txileko arkeologia taldeei teknologia berriak hornitzeko proiektua abiarazi zen. Ekimen hori, denboraren poderioz, elkar trukaketaren bidez ikasketa prozesu bilakatu da. Ikasketa horri esker iraganeko elementu komunak antzeman ahal izan ditugu. Meatzaritzako ustiapenak, bideen sareak, bai eta jatorri mitologikoak ere abagunea ematen dute hitz egiteko Erromak eta Cuscok konkistatutako lurrak menderatzeko erabili zituzten neurriei buruz, nahiz eta 1.000 urteko aldea egon bi inperioen artean.
Erakusketa “GIPUZKOA COOPERA” PROGRAMAren barruan kokatzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroleko Departamentuak sustatutako programa.
Arkeolanek eta Oiasso Museoak, Gipuzkoan erreferentziazko erakundeak direnak, lankidetza proiektu bat egin dute Txileko Andeetako Arkeologia Museoarekin batera, inken ikuspegia eta Erromaren boterearen inguruko ohiko ikusmoldea aurrez-aurre ikusi ahal izateko.
Ezagutzaren garapena trukatzea eta ikuspegien aniztasuna funtsezkoak dira garapen global adeitsua lortzeko, anitza eta berdinzalea. Eta, horrekin guztiarekin batera, xede gisa du emakumeen papera ikusaraztea, historiografiak, askotan estereotipoz eta gezurrez beteta dagoenak, ikusezin bihurtu eta ahaztu egin baitu.
publiko guztiei zuzendua.
Doako sarrera
ORDUTEGIA:
Uztailetik irailera:
Asteratetik larunbatera: 10:00 - 20:00
Igandeak: 10:00 - 14:00
Astelehenak itxita
Irailetik urtarrilera:
Asteartetik ostegunera eta igandea: 10:00 - 14:00
Ostirala eta larunbata: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00
astelehenak itxita














