Burdin arkitektura eta burdina arkitekturan

2026/09/17 - 2027/01/10

ERAKUSKETA
PIRINIOETAKO BURDINAREN IBILBIDEAREN II. ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA
"BURDIN ARKITEKTURA ETA BURDINA ARKITEKTURAN"

Burdinaren produktuak eta erabilerak arkitekturan Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen lurraldean

Erakusketa Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen (PBIB) elkarteak 2025ean antolatutako argazki-lehiaketaren emaitza da. Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea Okzitania, Andorra, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat tokitan zehar igarotzen den ibilbidea da. Bertan, siderurgia-jarduerek utzitako industria-ondare aberatsa ezagutzeko aukera dugu. Irugurutzetako meatzaritza-ingurunea ibilbidearen parte da 2018az geroztik. Hainbat udalerrik hartzen dute parte, siderurgiarekin lotuta eta Foru Aldundiarekin batera, industria-ondarea babestu eta ezagutarazteko, mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko eta kultura-turismoaren esparruko produktuak sortzeko helburuarekin.

"Burdin arkitektura eta burdina arkitekturan" argazki-lehiaketaren helburua aipatutako Ibilbideko siderurgia-ondarearen ezagutza sustatzea da, baita sormena eta herritarren arteko trukea bultzatzea ere. 2025eko irailaren 22tik urriaren 22ra bitartean deialdia zabalik egon zen, eta Ibilbideko hainbat lurraldetako argazkilariek parte hartu zuten. Haien begirada eta ikuspegia eskaini dute burdinaren eta arkitekturaren arteko harremanari buruz, Pirinioetako paisaian.

Erakusketa datorren irailaren 17an, 12:00etan, inauguratuko da Oiasso Museoan, Irunen. 

Informazio gehiago ondores estekan: https://pirinioetakoburdinanbildea.eus/burdin-arkitektura-eta-burdina-arkitekturan-burdinaren-produktuak-eta-erabilerak-arkitekturan-pirinioetako-burdinaren-ibilbidearen-lurraldean/

TOKIA: OIASSO MUSEOA. Eskoleta 1, 20302 Irun, Gipuzkoa 

DOAKO SARRERA