ERAKUSKETA: ARS FATUM
"ARS FATUM" ERAKUSKETA
2026/07/17 - 2026/09/27
Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erakusketa interesgarri bat antolatu ahal izan dugu Irunen.
ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA:
UZTAILAK 17, ostirala
11:00
Parte hartzaileak: Cristina Laborda (Irungo alkatea), Nuria Alzaga (Irungo kultura ordezkaria), Antonio Rodríguez (Meridako alkatea), Jesus Cimarro (Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria), Pedro Blanco (Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko kudeatzailea) eta Aizpea Goenaga (Oiasso Museoko zuzendaria).
Prentsari eta publiko orokorrari zabalik.
Erakusketaren diseinatzaileek bisita komentatua egingo dute.
TOKIA: OIASSO MUSEOA. Eskoleta 1, 20302 Irun, Gipuzkoa
DOAKO SARRERA
Diseinua eta artisautza, artisautza eta diseinua: faktoreen ordenak, hemen, ez du ordena aldatzen. Kasu honetan, hamar urte, hamarkada bat bete dituen zeramika-bilduma aurkezten da, Terracota Mérida - Juan Manuel Pérez Vinagre eta Lorenzo Pérez Vinagre artisauek sortua- eta Samuel López-Lago artista, diseinatzaile, idazle eta artearen historialariak diseinatutakoa, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren eskutik.
Ars Fatum bildumak arrakasta ugari lortu dituen bilduma da: besteak beste, piezetako batzuk Sofia Erregina Arte Zentroa-Museo Nazionalean salgai egon dira, Artisautza Sari Nazionaletako finalista izan dira, 2020ko Dubaiko Erakusketa Unibertsalean parte hartu du... Hala ere, lorpenik aipagarriena, zazpi urtez Meridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiarekin izan duen lotura da: edizio bakoitzean Jaialdiaren espiritua islatzen duen maskara pertsonalizatu bat sortuz.
Erakusketa honek aukera paregabea eskaintzen du Ars Fatum bilduman murgiltzeko, orain arte argitaratu gabeko dokumentuekin: elkarrizketak eta jatorrizko zirriborroak barne. Gainera, hamabost jatorrizko venus piezen bilduma osoa ikusi ahal izango da, bakoitza bere laminarekin batera, baita jaialdirako egin diren zazpi venusak ere, edizio berezikoak.
ORDUTEGIA
Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00
Igandeak 10:00-14:00
Astelehenak itxita















