Ikastaroa: BIZANTZIO-KONSTANTINOPLA-ISTA…

Ikastaroa: IBILBIDE HISTORIKO ETA MONUMENTALA EKIALDEKO ATEAREN ZEHAR: BIZANTZIO - KONSTANTINOPLA - ISTANBUL HIRIA 2025 urria - abendua Bizantzioren historia konplexua da eta konkista desberdinen arabera aldatu da: lehenik, garai helenistikoan Pergamoren (Troia)...

Ikastaroak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz (75 minutuko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Antzerki tailerrak

2021ean, Oiasso museoak proiektu berri bat jarri zuen martxan, OIASSORTU izenekoa: bereziki, antzerkian jartzen du arreta, eta, gertutik, jarduera sozialen eta sorkuntzaren bidez, kulturaren alde historiko, humano eta soziala azpimarratzea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Ondarearen Europako jardunaldiak 2025

Oiasso Museoak bat egin du Ondarearen Europako Jardunaldiekin beste urte batez. 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldiak: “Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura". Antolatu ditugun jarduerak honako hauek dira:  URRIAK 4 I 11 I 18 I 25...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Atlantikotik Txinara Zetaren Bidearen aurretik

Distantzia luzeko harremanak eta elkartrukeak erromatar munduan

Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 2018ko Uztailaren 11a eta 12a

Del Atlántico a China - Cartel Curso UPVAzken urteetan, mundu osoko Arte, Historia eta Arkeologia museotan egin diren argitalpen eta erakusketa ugariren bidez ikusi ahal izan dugu Erromaren eta Ekialdeko muga tradizionaletatik haragoko herrien arteko merkataritza –eta beste mota batzuetako- harremanak eta balioan jarri direla. Erromatarrek Tigris eta Eufrateseko bailarak gainditu zituzten eta India eta Txinarekin ere, hain urruti zeuden tokiekin, konexioa egin zuten.

Harreman horiek, azken urteetako ikerketetan adierazi den bezala, kronologikoki Erdi Aroan kokatzen den eta oso ezaguna den "Zetazko Bidea"aren aurrekari nabarmenak izan ziren. Normalean, Europa eta Ekialde Urrunaren arteko kontaktuen hasiera bide horren eratzean kokatzen da, eta, modu batean edo bestean, uste da lehenengo "globalizazioaren" aitzindaria izan zela.

Ikastaro honekin zabaldu nahi dugun ideia zera da: merkataritzaren bidez, Gipuzkoako lurraldean Oiasso erakusle sendoa delarik, mundu mailako joerak aurreratu daitezkeela arazorik gabe, Antzinate Klasikora arte, gutxienez.

Helburuak

Ikastaro honen asmoa da ezagutaraztea, merkataritzaren bidez, mundu mailako joerak aurreratu daitezkeela arazorik gabe, Antzinate Klasikora arte, gutxienez. Ikastaro honekin zabaldu nahi dugun ideia zera da: bai unibertsitateko publikoari, bai publiko orokorrari, Erromatar Inperioko elkartrukeei -kulturalak, politikoak, merkataritzakoak- buruzko ikuspegi berri bat ematea. Distantzia handiko harremanak –mugetan zeuden beste herri batzuekin– aztertuko dira, nahiz eta tradizionalki toki horiek ez diren konektatu Europarekin Erdi Arora arte: Itsas Gorria, India, Txina...

Ikastaroaren zuzendariak:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Elena Torregarai. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Oiasso Museoa

Bainu-erritua Erroman: higienea, aisia eta gizarte-harremanak

Bainu-erritua Erroman

Bainu-erritua Erroman: higienea, aisia eta gizarte-harremanak

Euskal Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 20 y 21 de junio 2019

Cartel CursoVerano UPV2019 wKultura erromatarra gailendu zen konkistatutako lurralde guzti-guztietan. Adrianoren harresitik, Britanian, Libiako basamortura, eta Herkulesen zutabeetatik Eufratesera. Txoko guztietara zabaldu zen eguneroko ohiturak estandarizatzera iritsi zen bizimodu hori. Moneta, hizkuntza, jantzi, gastronomia, jainko eta ikuskizun komunak, Inperioaren mugen barrualdean bizi ziren milioika pertsonentzat. Eta elementu kultural komun horien artean, bereziki nabarmena da bainuaren errituari lotutakoa.

Erromak uztartu egin zituen tradizio italikoa eta Gimnasioko bainu greziarraren kontzeptua, eta nahasketa horretatik programa berri bat sortu zuen, instalazio jakin batzuez lagunduta: termak. Hasierako establezimendu errepublikanoak handitzen joan ziren pixkanaka, milaka metro karratu izatera iritsi arte. Gune zabalak ziren oso, eta bertan dendak, jatetxeak, auditorioak eta liburutegiak ere egoten ziren. Publikoak zein pribatuak izan zitezkeen, eta luxuzko etxeetan ezin ziren falta.  Oiasson (Irun) aurkitutako terma publikoek, esate baterako, programa arkitektoniko deigarria eta 1.000 metro karratu inguruko gune eraikia zituzten.

Termetan ariketak egiten zituzten, kirol jokoan aritzen ziren, masajeak jasotzen zituzten, ur hotz, epel edo berotan bainatzen ziren, eta bainuarekin eta saunarekin lotutako jarduera ongi definituez osatutako zirkuituak egiten zituzten. Baina ez zen higiene kontua soilik; termak txertatuta zeuden eguneroko programa sozialean, hirietako biztanle gehienentzat, urrutiko mugetan kuarteleratuta zeuden soldaduentzat nahiz landa eremuetan bizi zirenentzat. Negozioak egiteko lekua ziren, lagunekin jan eta edateko, eta kontzertuak entzun eta kultur programetan parte hartzeko leku ere izaten ziren, terma garrantzitsuenen kasuan.

Ikastaroaren helburua da arlo honetan egin diren ikerketen nobedadeak biltzea, bainuaren errituak zuen garrantzi soziala azpimarratuz.

Helburuak

Ezagutaraztea ohitura guztiz erromatar hau: bainuaren erritua, zeina Inperio osora zabaldu baitzen. Eta ikuspegi arkeologiko soilari beste ikuspegi bat ere gehitzea: inpaktu sozialari dagokiona. Terma instalazioak testuinguruan jartzea, kontuan hartuta diseinu arkitektonikoa, ingurune urbanistikoa eta kontsiderazio erregionalak. Aztertzea bainuaren ezaugarriak, sala hotz eta beroak, instalazioen kirol erabilerak, masajeak eta termen erabilerarekin lotutako beste eskaintzak.

Informazio gehiago, kurtsoaren egitaraua eta izen-ematea

En colaboración con el Excelentísimo Ayuntamiento de la Ciudad de Irun.

Directoras del curso:

Mercedes Urteaga Artigas. Diputación Foral de Gipuzkoa.

Elena Torregarai. Universidad del País Vasco y Museo Oiasso.

Erroma lokatzetan

Erroma lokatzetan: Erromatar hondakin organikoen arkeologia
Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 2017ko uztailaren 5a, 6a eta 7a

Curso UPV - Roma en el BarroGure inguruko produktu gehienek iraungitze data dute: denborarekin, galdu egiten dira, organikoak direlako; alegia, izaki bizidunetatik sortuak direlako. Harria, marmola eta gainontzeko arrokak, aldiz, ez dira galtzen, ezta zeramika ere, ezaugarri berak baititu nahiz eta artifizialki sortua izan. Erromak ondare izugarria utzi digu: erromatar hormigoi ezagun eta iraunkorraren laguntzaz adreiluz eta harriz egindako eraikin handiak, milaka estatua, hainbat kilometroko galtzadak, mosaikozko ezin konta ahala zoru…Zer dakigu, ordea, zurezko altzariez, larruzko oinetakoez eta artilezko ehunez? Zer galkorra eta iragankorra denaz?

Ikastaroaren zuzendaria:

Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Generoa, erotismoa eta sexua Erroman

Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroa. Gordailua-Museo Oiasso (Irun), 2016ko uztailaren 6a, 7a eta 8a

curso upv - género, erotismo y sexo en RomaZinearen ondorioz batez ere, erromatar munduak giza sexualitatearen adierazpideak eta are agintarien gehiegikeriak naturaltasun handiz bizi zituen fama du. Homosexualek, bisexualek, transgeneroek eta hermafroditek bazuten lekua gizartean eta bazuten beren errepresentazio espazioa; nolanahi ere, gure kodeen aldean oso desberdinak ziren beste batzuek mugatzen zituzten haien lekua eta espazioa.

Ikastaro honen xedea da Erroma paganoko genero ikuspegira, portaera erotikora eta ohitura sexualetara aurreiritzirik gabe hurbiltzea eta sentsazionalismorik gabeko irakurketa egiteko gakoak ematea. Esparru horietan, kontuan hartzeko moduko erreferentzia da Erromak oraindik ere, nahiz eta gure gizartea berezkoak eta independenteak diren bideetatik bilakatu.

Ikastaroaren zuzendaria:

Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia.

AGENDA

Urria   2025
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA