Ikastaroa: BIZANTZIO-KONSTANTINOPLA-ISTA…

Ikastaroa: IBILBIDE HISTORIKO ETA MONUMENTALA EKIALDEKO ATEAREN ZEHAR: BIZANTZIO - KONSTANTINOPLA - ISTANBUL HIRIA 2025 urria - abendua Bizantzioren historia konplexua da eta konkista desberdinen arabera aldatu da: lehenik, garai helenistikoan Pergamoren (Troia)...

Ikastaroak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz (75 minutuko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Antzerki tailerrak

2021ean, Oiasso museoak proiektu berri bat jarri zuen martxan, OIASSORTU izenekoa: bereziki, antzerkian jartzen du arreta, eta, gertutik, jarduera sozialen eta sorkuntzaren bidez, kulturaren alde historiko, humano eta soziala azpimarratzea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Ondarearen Europako jardunaldiak 2025

Oiasso Museoak bat egin du Ondarearen Europako Jardunaldiekin beste urte batez. 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldiak: “Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura". Antolatu ditugun jarduerak honako hauek dira:  URRIAK 4 I 11 I 18 I 25...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

DONEJAKUE, OINEZ SORTZEN DA BIDEA ikastaroa

 Banner Camino de Santiago

Iraila-abendua 2021

Ikastaroak Donejakue Bidea historia, artea eta arkeologiaren eskutik ezagutzera eramen gaitu, apostoluaren ustezko aztarnak biltzen dituen hilobiaren eta Konpostelarako bideek zeharkatzen dituzten lurraldeen inguruko tradizio, mito eta kondairak alde batera utzi gabe.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.
Izen ematea irailaren 7tik aurrera.

Izen-emate orria deskargatu

ORDUTEGIA AUKERAN

- Asteartea: irailaren 28tik abenduaren 21era. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara

- Osteguna: irailaren 30etik abenduaren 23ra. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara

PROGRAMA

- Sarrera. Aurkikuntza, nor zen Santiago Nagusia?
- Lehendabiziko erromesak eta Bide Primitiboa (Oviedo - Konpostela)
- Helmuga: Konpostelako Santiago eta Finisterre
- Erromesaldia itsasoz: "Bide Ingelesa" (Beñat Eguíluz doktorearen eskutik)
- Bide Frantsesa Piriniotaraino eta Bide Aragoarra
- Ordena militarrak eta Donejakue Bidea
- Roldan eta Zesar Borgiaren aztarnei jarraiki. Bide Frantsesa Nafarroan eta bigarren mailako ibilbideak
- Domingo de la Calzada eta Cid-aren lurraldetarantz. Logroñotik Burgosera
- Donejakue: Baionako Bidea  Izarren bidetik: palentziar lautadatik Konpostelara
- Bidea txirrindulaz, bi erromesen testigantza: Idoia Ezcurra eta Ander Amorebieta (partaide gonbidatuak)

Marmolezko Inperioa

Datak: 2020ko irailaren 30etik urriaren 2ra

Irungo Oiasso Erromatar Museoak Udako Ikastaroa antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera: "Marmolezko Inperioa: harri apaingarriak eta harrobiak Iberiar Penintsulan erromatarren garaian".

Erromatar munduko arkitektoen, eskultoreen, dekoratzaileen, epigrafisten... materialik gogokoena harri apaingarriak ziren, eta, harri apaingarri guztien artean, marmola. Inperioak lortutako luxuaren sinboloa ziren harri apaingarriak, eta apainketa kultura hori mendebalde urruneraino ere iritsi zen, Iberiar penintsularaino; horrela, beren hiriek metropoliaren (Erromaren) ahalik eta antz handiena izan zezaten nahi izan zuten Iberiar penintsulako biztanleek. Harri apaingarrien erabilera hedatzeak erromatar geografiaren irudia berdindu zuen, eta, gainera, materialak erauzteko eta apainketa kultura merkaturatu eta zabaltzeko makineria aparta jarri zuen martxan. 

Harrobirik ezagunenak Egeo itsasoan marmol zuria eta Arabiako basamortuan porfidoa ematen zutenak dira, baina baziren beste hainbat harri ematen zituztenak, Inperio osoan sakabanatuak. Ikerketa espezializatuei esker, gero eta informazio zehatzagoa dugu. Arroka igneoen eta arroka metamorfikoen konposizioari erreparatuz, jatorri bakoitzeko markatzaile zehatzak identifika daitezke, eta banaketa sareak xehekiago ezagutzen laguntzen ari da hori, eta, aldi berean, ondarea identifikatzen, berdingabea berau. Azken batean, erauzketa jardueren ondorioz sortutako paisaiek, harrobiek, ikuspegi poliedrikoa ematen dute, balio estetikoek zein arkeologikoek osatutakoa.

Gaur egun, dudarik gabe, Iberiar penintsulan ari dira egiten alor honetako ikerketarik abangoardistenak, eta harrobi esanguratsuak ezagutu dira, hainbat agertoki geografikotan. Ekarpen berrioi esker, nabarmen sakondu ahal izan dira Iberiar penintsulan harri apaingarriak eskulturarako, euskarri epigrafikoetarako, eraikinen estalduratarako... kontsumitzeari buruzko ezaupideak, baita prestigiorik handieneko baliabideak merkaturatzeko erabiltzen ziren nazioarteko sareei buruzkoak ere.

Ikastaroak Iberiar penintsulak erromatarren garaian zituen harrizko baliabideak aztertuko ditu, eta, horretarako, harri apaingarririk adierazgarrienak ekoizteko ziklo osoa jorratuko du, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta apaingarritarako erabilerak direla.

HELBURUAK

Erromatar mundura gerturatzeko ildo berritzaile bat proposatzea: eraikin, espazio publiko eta luxuzko objektuetarako harri apaingarriak erauzteko jarduerak eta harrion manufaktura.

Iberiar penintsulan marmolei eta harrobiei buruz egin diren azken ikerketen emaitzak ezagutaraztea.

Harri apaingarriak ekoizteko ziklo osoa marraztea, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta erabilerak direla.

 

Zuzendariak

  • María Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia/ Arkeologia teknikaria.
  • Elena Torregaray Pagola. UPV/EHU, Estudios Clásicos

 

Irungo Udalarekin eta Gordailuarekin lankidetzan

  • Matrikularen prezioa: irailaren 30era arte 105 € (sarrera orokorra)
  • Datak: 2020ko irailaren 30etik urriaren 2ra
  • Lekua: ikastaroa on line ospatuko da 
  • Matrikularen kudeaketa: web orria
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Hizkuntza ofiziala: gaztelania

 

 

Baskonia eta Erromatar globalizazioa: Arkeologia eta Historia II

Otsaila-maiatza 2019

Ikastaroak, Antzinaroko Erroma eta konkistatutako lurraldeen artean izandako erlazioen inguruan azkeneko ikerketa arkeologikoek aditzera emandako berritasun nagusiak izanen ditu ardatz. Testuinguru orokor honen barnean, Baskoniako herrien kasua azpimarratuko da, historiografia moderno eta garaikideak komunitate baskoi hauek herri menderakaitz gisa ikusi izan ditu, ondoren Erromak sorturiko egitura globalean zeharo integratu zirela defendatzera pasaz.

Ikastaroa bi hiruhilekoz osatuko da. Lehendabizikoak, urria eta abendua artean, eremu eta lurraldeari loturiko gaiak izan zituen hizpide. Bigarren honetan, otsaila eta maiatza artean, ekonomia eta gizartearekin zerikusia duten zenbait aspektu ikusiko ditugu.

Ikastaroaren arduraduna Jokin Lanz izango da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Historian doktorea. Bigarren hiruhilekoan Mertxe Urteaga eta Elena Torregaray doktoreak egonen dira irakasle gonbidatu gisa.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.

Ordutegia

  1. Asteartea: otsailaren 11tik maiatzaren 12ra. 18:00etatik 19:00etara
  2. Osteguna: otsailaren 13tik maiatzaren 14ra. 11:00etatik 12:00etara

 

Programa

  • • Fidelak hil arte: devotio delako instituzioa
    • Zein hizkuntz hitz egiten zuten lurraldeko herri aurre erromatarrek?
    • Gizartea erromatar garaian
    • Saltus Vasconum: ikuspuntu berriak (Mertxe Urteaga doktoreak zuzenduriko saioa)
    • Ager-ean lanean. Egunerokotasuna villa erromatarretan
    • Aisia eta elikadura Baskonia erromatarrean
    • Erlijio tradizionala eta enperadorearekiko gurtza
    • Jainko berri bat. Kristautasunaren etorrera
    • Garaipena kudeatzen: errendizio akordioak, gatibuak eta bahituak
    • Erromarekin elkarbizitzen: bertakoen eta autoritate inperialen arteko komunikazioa (Elena Torregaray doktoreak zuzenduriko saioa)
    • Baskonia errefuxiatu eta iheslarien babesleku gisa

Izen-emate orria deskargatu.

Baskonia eta erromatar globalizazioa: Arkeologia eta Historia

Curso Arqueologia Roma 2019WEB

Urria-abendua 2019  

Izen-emate orria deskargatu

Baskonia eta erromatar globalizazioa: Arkeologia eta Historia

Ikastaroak, Antzinaroko Erroma eta konkistatutako lurraldeen artean izandako erlazioen inguruan azkeneko ikerketa arkeologikoek aditzera emandako berritasun nagusiak izanen ditu ardatz. Testuinguru orokor honen barnean, Baskoniako herrien kasua azpimarratuko da, historiografia moderno eta garaikideak komunitate baskoi hauek herri menderakaitz gisa ikusi izan ditu, ondoren Erromak sorturiko egitura globalean zeharo integratu zirela defendatzera pasaz.

Ikastaroa bi hiruhilekoz osatuko da. Lehendabizikoak, urria eta abendua artean, eremu eta lurraldeari loturiko gaiak izanen ditu hizpide. Bigarrenak aldiz, otsaila eta maiatza artean, Ekonomia eta Gizartea. 

Baskonia eta erromatar globalizazioa: Arkeologia eta Historia I.

  • Asteartea: Urriaren 1etik abenduaren 17ra.
  • Osteguna: Urriaren 3tik abenduaren 19ra. 

Ikastaroaren arduraduna: Jokin Lanz, Historian doktorea.Lehendabiziko hiruhilekoan Xabier Peñalver eta Javier Arce egonen dira irakasle gonbidatu gisa.

PROGRAMA

  • Erromatarren esperoan. Burdin Aroa Baskonian (Xabier Peñalver doktoreak irakasle gonbidatu gisa zuzenduko duen harrera saioa).
  • Eztabaida zahar eta berriak Antzinaroko Baskoniaren inguruan.
  • Zer diote iturri idatziek lurralde euskaldunetan bizi ziren herri indigenen inguruan?
  • Armada erromatarrak datoz. Konkista eta kolaborazioa.
  • Lurraldea kudeatzen I. Egitura hiritarraren birmoldaketa.
  • Lurraldea kudeatzen II. Lurrez, ibaiez eta itsasoz loturiko hirien sare bat.
  • Beharrezko erreforma bat. Diokleziano enperadorearen ikuspuntua eta Inperioaren berregituraketa.
  • Roma, Baskonia eta honen integrazioa Inperioan (Javier Arce doktoreak irakasle gonbidatu gisa zuzenduko duen saioa)
  • Egunerokotasuna Mendebaldeko Inperioaren azken mendeetan Mugan egonen den Baskonia batetarantz. Iturri idatzi eta arkeologikoak. 

AGENDA

Urria   2025
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA