EMAKUME ARKEOLOGOAK GIPUZKOAN

2023/10/10-2024/03/31 José Antonio Santano Irungo alkateak, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariordeak eta Aizpea Goenaga Oiasso Museoko koordinatzaile eta erakusketaren komisarioak "Emakume arkeologoak Gipuzkoan...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18ko doako sarreraz eta ""Emekume Arkeologoak Gipuzkoan" erakusketaz gain, hainbat jarduera antolatu ditugu datozen egunetarako. Urtero, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, eta mundu osoko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Txangoa: Irulegi - Nafarroako Museoa

Txango arkeologikoa Irulegira eta Nafarroako Museora Larunbata, 2024ko ekainaren 22an Irulegiko aztarnategia Iruñea inguruan dago, muino baten tontorrean. Burdin Aroko antzinako herrixka baten aztarnak daude, K.a. I. mendean kokatu ditzakegunak, eta Erdi...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

PODCAST OIASSO

PODCAST OIASSO: Indusketa Guztien Gainetik ONDAREARI ETA HISTORIARI BURUZ OIASSO MUSEOAK SORTUTAKO PODCAST Hamar atalak doan daude, euskaraz zein gaztelaniaz, Ivooxen eta Antxeta Irratiaren webgunean. Oiasso Erromatar Museoak, KUTXA Fundazioaren laguntzarekin eta Antxeta...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Hiri bat fundatzea erromatar munduan

XXXI curso upv

Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXI Uda Ikastaroak

2012ko Uztalairen 5 eta 6an

XXXI curso de verano - upvIrungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Hiri bat fundatzea erromatar munduan" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du; 2012ko Uztailaren 5 eta 6an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

Ikastaroaren xedea da erromatar munduan hiri baten sorrera-prozesua ezagutzera ematea, erlijio erritoak, alderdi instituzionalak, hirigintzakoak eta monumentuei dagozkienak sartuz, testuinguru politikoa eta militarra ere barnean dagoela. Datu horiek hiri bat zergatik sortzen den ulertzen laguntzen dute, baina hiri baskoiak sortzeari buruzko ekarpen berriak azaltzen ere laguntzen dute. Ikastaroaren programa Erromarekin hasten da eta Constantinoplan amaitzen da. Ponpeyoren eta Augustoren sortze-politikan sakontzen du, eta Pompeloren (Iruñea) eta Oiassoren (Irun) jatorriei buruzko interpretazio eta aurkikuntza arkeologiko berriei bide ematen die.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroaren zuzendaria:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa.

Erromako Arkeologia II

Arqueología de Roma II

2019 Curso Roma

“Erromako arkeologia II" 2018ko abenduan amaitu zen izen bereko ikastaroaren jarraipena da. Antzinako Erromako hainbat alderdi ukitzen dira, esate baterako arkitektura, ingeniaritza, pintura, eskultura, eta abar, betiere arkeologiaren ikuspuntutik begiratuta.

Erromako Arkeologia I

Arqueología de Roma

2018 Curso Roma I

Aurkikuntza eta aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetan oinarrituta, antzinako Erromako historia eta artea birpasatzen dira goitik behera, alderdi batzuetan indar gehiago jarriz, esaterako arkitekturan, eskulturan, pinturan, mosaikoetan edo eguneroko bizimoduan.

Greziako Arkeologia II

Arqueología de Grecia II

GreciaII

Antzinako zibilizazio greziarra garapen artistiko eta kulturalagatik nabarmendu zen eta mendebaldeko kultura eratzen duten alderdi askoren oinarriak jartzeagatik. Ikastaro honetan jarraipena emango zaio 2017ko bigarren seihilekoan emandako programari; dena den, oraingo honetan ardatzak garai klasikoa eta helenistikoa dira.

AGENDA

Jarduerak

Maiatza   2024
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA