EMAKUME ARKEOLOGOAK GIPUZKOAN

2023/10/10-2024/03/31 José Antonio Santano Irungo alkateak, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariordeak eta Aizpea Goenaga Oiasso Museoko koordinatzaile eta erakusketaren komisarioak "Emakume arkeologoak Gipuzkoan...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18ko doako sarreraz eta ""Emekume Arkeologoak Gipuzkoan" erakusketaz gain, hainbat jarduera antolatu ditugu datozen egunetarako. Urtero, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, eta mundu osoko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Txangoa: Irulegi - Nafarroako Museoa

Txango arkeologikoa Irulegira eta Nafarroako Museora Larunbata, 2024ko ekainaren 22an Irulegiko aztarnategia Iruñea inguruan dago, muino baten tontorrean. Burdin Aroko antzinako herrixka baten aztarnak daude, K.a. I. mendean kokatu ditzakegunak, eta Erdi...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

PODCAST OIASSO

PODCAST OIASSO: Indusketa Guztien Gainetik ONDAREARI ETA HISTORIARI BURUZ OIASSO MUSEOAK SORTUTAKO PODCAST Hamar atalak doan daude, euskaraz zein gaztelaniaz, Ivooxen eta Antxeta Irratiaren webgunean. Oiasso Erromatar Museoak, KUTXA Fundazioaren laguntzarekin eta Antxeta...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

AL-ANDALUS-EKO AZTARNEN ATZETIK

 

Banner Al Aldalus MODIF Iraila-abendua 2020

Izen-emate orria deskargatu

AL-ANDALUS-EKO AZTARNEN ATZETIK: HISTORIA ETA ARKEOLOGIA I

Ikastaroak Al-Andalus-eko historia eta kulturan murgilduko gaitu, Islamaren zabaltzearen hasieratik Iberiar Penintsulan XI. mendera arte. Penintsulako kristau erresumekin harremanak, bereziki Iruñako erresumarekin, aztergai izango dira, emakumearen egoera kultura andalustarrean eta garaiko arkitektura monumentalaren adibide nagusiak ere landuko direlarik.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.
Izen ematea irailaren 2tik aurrera.

ORDUTEGIA

Asteartea: irailaren 29tik abenduaren 15era. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara
Osteguna: urriaren 1etik abenduaren 10era. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara

PROGRAMA

· Mahoma, Islamaren hastapenak eta bere zabaltze azkarra VII. Mendean
· 711: musulmandarrak Hispania bisigodoan ustekabean sartzen dira
· Omeya-k, errefuxiatuak izatetik al-Ándalus-eko emirrak izatera
· Gizarte mistoa erlijio eta kultura desberdinekin
· Iruñako maqbara: Baskoniako bihotzean nekropoli islamiarra
· Iberiar Penintsulako iparraldeko kristau komunitateak Islamaren aurrean
· Arista eta Banu Qasi familiak, lankidetzatik borrokara
· Bikingoek sortarazitako izua
· Kalifato-herriaren garaia: goieneko urteak
· Arkitektura monumentala: meskitak, jauregiak eta alkazarrak
· Emakumea al-Ándalus-en
· Gainbehera urteak? Taifa erresumen garaia

DONEJAKUE, OINEZ SORTZEN DA BIDEA ikastaroa

 Banner Camino de Santiago

Iraila-abendua 2021

Ikastaroak Donejakue Bidea historia, artea eta arkeologiaren eskutik ezagutzera eramen gaitu, apostoluaren ustezko aztarnak biltzen dituen hilobiaren eta Konpostelarako bideek zeharkatzen dituzten lurraldeen inguruko tradizio, mito eta kondairak alde batera utzi gabe.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.
Izen ematea irailaren 7tik aurrera.

Izen-emate orria deskargatu

ORDUTEGIA AUKERAN

- Asteartea: irailaren 28tik abenduaren 21era. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara

- Osteguna: irailaren 30etik abenduaren 23ra. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara

PROGRAMA

- Sarrera. Aurkikuntza, nor zen Santiago Nagusia?
- Lehendabiziko erromesak eta Bide Primitiboa (Oviedo - Konpostela)
- Helmuga: Konpostelako Santiago eta Finisterre
- Erromesaldia itsasoz: "Bide Ingelesa" (Beñat Eguíluz doktorearen eskutik)
- Bide Frantsesa Piriniotaraino eta Bide Aragoarra
- Ordena militarrak eta Donejakue Bidea
- Roldan eta Zesar Borgiaren aztarnei jarraiki. Bide Frantsesa Nafarroan eta bigarren mailako ibilbideak
- Domingo de la Calzada eta Cid-aren lurraldetarantz. Logroñotik Burgosera
- Donejakue: Baionako Bidea  Izarren bidetik: palentziar lautadatik Konpostelara
- Bidea txirrindulaz, bi erromesen testigantza: Idoia Ezcurra eta Ander Amorebieta (partaide gonbidatuak)

Marmolezko Inperioa

Datak: 2020ko irailaren 30etik urriaren 2ra

Irungo Oiasso Erromatar Museoak Udako Ikastaroa antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera: "Marmolezko Inperioa: harri apaingarriak eta harrobiak Iberiar Penintsulan erromatarren garaian".

Erromatar munduko arkitektoen, eskultoreen, dekoratzaileen, epigrafisten... materialik gogokoena harri apaingarriak ziren, eta, harri apaingarri guztien artean, marmola. Inperioak lortutako luxuaren sinboloa ziren harri apaingarriak, eta apainketa kultura hori mendebalde urruneraino ere iritsi zen, Iberiar penintsularaino; horrela, beren hiriek metropoliaren (Erromaren) ahalik eta antz handiena izan zezaten nahi izan zuten Iberiar penintsulako biztanleek. Harri apaingarrien erabilera hedatzeak erromatar geografiaren irudia berdindu zuen, eta, gainera, materialak erauzteko eta apainketa kultura merkaturatu eta zabaltzeko makineria aparta jarri zuen martxan. 

Harrobirik ezagunenak Egeo itsasoan marmol zuria eta Arabiako basamortuan porfidoa ematen zutenak dira, baina baziren beste hainbat harri ematen zituztenak, Inperio osoan sakabanatuak. Ikerketa espezializatuei esker, gero eta informazio zehatzagoa dugu. Arroka igneoen eta arroka metamorfikoen konposizioari erreparatuz, jatorri bakoitzeko markatzaile zehatzak identifika daitezke, eta banaketa sareak xehekiago ezagutzen laguntzen ari da hori, eta, aldi berean, ondarea identifikatzen, berdingabea berau. Azken batean, erauzketa jardueren ondorioz sortutako paisaiek, harrobiek, ikuspegi poliedrikoa ematen dute, balio estetikoek zein arkeologikoek osatutakoa.

Gaur egun, dudarik gabe, Iberiar penintsulan ari dira egiten alor honetako ikerketarik abangoardistenak, eta harrobi esanguratsuak ezagutu dira, hainbat agertoki geografikotan. Ekarpen berrioi esker, nabarmen sakondu ahal izan dira Iberiar penintsulan harri apaingarriak eskulturarako, euskarri epigrafikoetarako, eraikinen estalduratarako... kontsumitzeari buruzko ezaupideak, baita prestigiorik handieneko baliabideak merkaturatzeko erabiltzen ziren nazioarteko sareei buruzkoak ere.

Ikastaroak Iberiar penintsulak erromatarren garaian zituen harrizko baliabideak aztertuko ditu, eta, horretarako, harri apaingarririk adierazgarrienak ekoizteko ziklo osoa jorratuko du, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta apaingarritarako erabilerak direla.

HELBURUAK

Erromatar mundura gerturatzeko ildo berritzaile bat proposatzea: eraikin, espazio publiko eta luxuzko objektuetarako harri apaingarriak erauzteko jarduerak eta harrion manufaktura.

Iberiar penintsulan marmolei eta harrobiei buruz egin diren azken ikerketen emaitzak ezagutaraztea.

Harri apaingarriak ekoizteko ziklo osoa marraztea, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta erabilerak direla.

 

Zuzendariak

  • María Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia/ Arkeologia teknikaria.
  • Elena Torregaray Pagola. UPV/EHU, Estudios Clásicos

 

Irungo Udalarekin eta Gordailuarekin lankidetzan

  • Matrikularen prezioa: irailaren 30era arte 105 € (sarrera orokorra)
  • Datak: 2020ko irailaren 30etik urriaren 2ra
  • Lekua: ikastaroa on line ospatuko da 
  • Matrikularen kudeaketa: web orria
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Hizkuntza ofiziala: gaztelania

 

 

Baskonia eta Erromatar globalizazioa: Arkeologia eta Historia II

Otsaila-maiatza 2019

Ikastaroak, Antzinaroko Erroma eta konkistatutako lurraldeen artean izandako erlazioen inguruan azkeneko ikerketa arkeologikoek aditzera emandako berritasun nagusiak izanen ditu ardatz. Testuinguru orokor honen barnean, Baskoniako herrien kasua azpimarratuko da, historiografia moderno eta garaikideak komunitate baskoi hauek herri menderakaitz gisa ikusi izan ditu, ondoren Erromak sorturiko egitura globalean zeharo integratu zirela defendatzera pasaz.

Ikastaroa bi hiruhilekoz osatuko da. Lehendabizikoak, urria eta abendua artean, eremu eta lurraldeari loturiko gaiak izan zituen hizpide. Bigarren honetan, otsaila eta maiatza artean, ekonomia eta gizartearekin zerikusia duten zenbait aspektu ikusiko ditugu.

Ikastaroaren arduraduna Jokin Lanz izango da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Historian doktorea. Bigarren hiruhilekoan Mertxe Urteaga eta Elena Torregaray doktoreak egonen dira irakasle gonbidatu gisa.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.

Ordutegia

  1. Asteartea: otsailaren 11tik maiatzaren 12ra. 18:00etatik 19:00etara
  2. Osteguna: otsailaren 13tik maiatzaren 14ra. 11:00etatik 12:00etara

 

Programa

  • • Fidelak hil arte: devotio delako instituzioa
    • Zein hizkuntz hitz egiten zuten lurraldeko herri aurre erromatarrek?
    • Gizartea erromatar garaian
    • Saltus Vasconum: ikuspuntu berriak (Mertxe Urteaga doktoreak zuzenduriko saioa)
    • Ager-ean lanean. Egunerokotasuna villa erromatarretan
    • Aisia eta elikadura Baskonia erromatarrean
    • Erlijio tradizionala eta enperadorearekiko gurtza
    • Jainko berri bat. Kristautasunaren etorrera
    • Garaipena kudeatzen: errendizio akordioak, gatibuak eta bahituak
    • Erromarekin elkarbizitzen: bertakoen eta autoritate inperialen arteko komunikazioa (Elena Torregaray doktoreak zuzenduriko saioa)
    • Baskonia errefuxiatu eta iheslarien babesleku gisa

Izen-emate orria deskargatu.

AGENDA

Maiatza   2024
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA