HISTORIA – ZIENTZIA ZIKLOA. OSASUN MENTA…

Osasun mentalaren mila aurpegiak Osasun mentalaren mila aurpegiak protagonista Oiasso Erromatar Museoak eta Biogipuzkoak antolatzen duten "Zientzia – Historia – Ciencia" zikloaren laugarren edizioan. "Osasun mentalak baditu milaka aurpegi" goiburuarekin, herritarrekin hitz...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026

Oiasso Museotik, bat egiten dugu 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiekin: "ondarea gure eskuetan". Ondarearen Europako jardunaldiaren programaren barruan Oiasso Museoak ainbat jarduera antolatu ditu. Aurtengo leloa "Ondarea gure eskuetan". Programa arriskuan dagoen kultura-ondarearen inguruan...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

Beka Jaime Rodríguez Salís

JAIME RODRÍGUEZ SALÍS KULTURA ONDAREARI BURUZKO IKERKETA BEKA Arkeolan Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Irungo Udalarekin lankidetzan, 2026. urtean “I. Jaime Rodríguez Salís Beka” deialdia egiten du. Beka hau Irun...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ROMA - CUSCO

2026/07/09 - 2027/01/10 ERAKUSKETA: "BIDE GUZTIEK ERROMARA DARAMATE ETA GUZTIAK CUSCOTIK ABIATZEN DIRA"   ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: UZTAILAK 9, OSTEGUNA 12:00 Bisita gidatua egingo da Carlos Coro eta Mertxe Urteagaren eskutik ANDEETAKO ARKEOLOGIA MUSEOA (TXILE). Carlos...

Oraingo erakusketak

Irakurri Gehiago...

Itsasargiak eta nabigazioa erromatar munduan

Euskal Herriko Unibertsitatearen XXX Uda Ikastaroak

2011ko Uztailaren 27 eta 28an

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Itsasargiak eta nabigazioa erromatar munduan" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du; 2010ko uztailaren 27 eta 28an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVItsas testuinguru batean, erromatarren itsasargiak ez dira hondoratzeko arriskua dela-eta ebitatu beharreko tokiak adierazten dituzten seinaleak, baizik eta ontziak porturatzeko toki egokien presentziaren adierazleak. Antzinaroan ezagunena Alexandriakoa izan zen bere neurri eskergengatik eta arkitektura irudi paregabeagatik. Penintsulan rol hori Coruñako Herkules dorreak dauka. Kokapena, eraikuntzaren ezaugarriak eta itsasargietan erabiltzen ziren argiztapen bitartekoek zuzeneko harremana dute garai haietako nabigazio ibilbideekin, viae maris direlakoekin eta ibilbide haietako kontrol militarrerako baliabideekin. Literatur testigantzen bitartez oso ezagunak izan dira Alexandriako itsasargi handiak —Cnidoko Sostratosek eraiki zuen K.a. 280. urtea, “Pharos” irlan, eta hortik dator eraikin mota horren izena— , Ostia —han Klaudiok portuaren sarrera babesten zuen eta hondoratutako ontzi erraldoi baten hondakietatik sortu zen irla batean eraiki zuen itsasargia— edo Puteoli. Beste batzuk Leptis Magnakoa, Brigantiumekoa edo Dubrisekoa (Dover) arkeologikoki dokumentatu ahal izan dira. Eraikin hauetatik gure egunetaraino iritsi diren hondakinak urriak direnez, txanponen, pinturaren, mosaikoen edo erliebeen adierazpen ikonografikoetara jo behar da beraien fisonomia berriro eraikitzen saiatzeko.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroaren zuzendaria:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa.

AGENDA

Jarduerak

Urria   2026
A A A O O L I
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA