ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31 ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" "Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Dies Oiassonis: Jaialdia

Dies Oiassonis Irungo XV. Jaialdi Erromatarra   2025ko Uztailak 9-13   Dies Oiassonis jaialdiaren XV. edizioak espero baino are arrakasta handiagoa izan du, herritarren erantzun bikainari esker Uztailaren 9tik 13ra arte, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren XV...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero, Dies Oiassonis Erromatar Jaialdian izan ezik uztailak...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

ERAKUSKETA: GUTXIENGO ITZEL HORI

ERAKLUSKETA: "Gutxiengo itzel hori" 2025/11/07 - 2025/08/24 Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

"OASI BAT BIDEAN" Ikastaroa

Ikastaroa: OASI BAT BIDEAN. EGIPTO ETA BERE HARREMANAK BESTE HERRI BATZUEKIN ANTZINAROKO HISTORIAN ZEHAR

2023ko iraila-abendua

Napoleon, Mariette, Howard Carter… Azken 200 urteetan zehar Antzinaroko Egiptok jakin-min ikaragarria ̶  egiptomania  ̶ sortarazi du ikertzaile zein abenturazaleen artean. Interes honek ikerketa zientifikoa bultzatzen lagun du, baina faraoien lurraldeari buruz sustrairik gabeko mitoak zabaltzearen eragileetako bat ere bera izan da. Kurtso honetan Antzinaroan zehar Egipton bizitako aldaketa historiko nagusiak azalduko ditugu, eta arreta bereziarekin aztertuko ditugu egiptiarrek garaiko beste herriekin izandako kontatu, gatazka eta bizikidetzak.Ikastaroa gaztelaniaz izango da. Izena emateko epea irekita dago.

Hizkuntza: gaztelera

Izen-emateko orria deskargatu

ORDUTEGIA AUKERAN

-Astelehena: irailaren 18tik abenduaren 18ra. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara. Portu gelan.

-Asteartea: irailaren 19tik abenduaren 19ra. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara. Portu gelan.

-Osteguna: irailaren 21etik abenduaren 21era. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara. Tailer gelan.

PROGRAMA:

1. Egiptomania. Antzinaroko Egipto egungo ikuspuntutik.
2. Egipto faraonikoaren sorrera eta hegemonia lortzeko borroka: Mesopotamiako herri asiatikoen kontrako gerrak.
3. Garai baten amaiera. Hititekiko liskarrak eta diplomazia.
4. Faraoi nubiarren dinastia ahaztua.
5. Alejandro Handia Egipton eta erreinu ptolemaikoaren sorrera.
6. Eguneroko bizitza Egipton ptolomeotarren garaian.
7. Egiptoren harremanak mundu ezagunaren amaieran kokatutako herriekin.
8. Babes gune, exodo bila. Egipto eta juduen arteko harremanak.
9. Egipto eta erromatarren arteko lehen kontaktuak.
10. Kleopatra zuria, Kleopatra beltza. Pertsonai honen berrikuzpen historikoa.
11. Eguneroko bizitza Egipton erromatarren garaian.
12. Antzinaroaren amaiera Egipton.

Prezioa: 75 € pertsona bakoitzeko

DOMUSETIK FORURA Ikastaroa

DOMUSETIK FORURA. ERROMATARREN EGUNEROKO BIZITZA ESPERIENTZIA FEMENINOEN IKUSPUNTUTIK

2023ko otsailetik - ekainera

Ikastaro honen helburua erromatar munduko bizimoduaren azalpen eguneratu bat aurkeztea da, testuinguru horretan bizitako emakumeei arreta berezia jarriz. Hartara, astero erromatar garaiko emakume bat ezagutuko dugu, zeinahi jatorri zein maila sozialekoa, eta haien esperientzien bidez eguneroko bizitzako hainbat egoeratan murgilduko gara: gladiadoreen borrokak, erromatar garaiko ustelkeria eta ohitura gastronomikoak hobeto ezagutzeko, besteak beste.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da. Izen ematea otsailak 6tik aurrera.

Deskargatu inskripzio orria hemen

ORDUTEGIA AUKERAN

- Asteartea: otsailaren 28tik maiatzaren 30era. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara

- Osteguna: martxoaren 2tik ekainaren 1era. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara

PROGRAMA

  1. Klaudia eta etxearen garrantzi politikoa.
  2. Klodia, sakrilegio, bakanal, traizio eta altxamenduak erromatarren artean.
  3. Terentzia, independentzia ekonomikoa eta ustelkeria.
  4. Turia, ezkon bizitza eta ugalkortasunaren erronkak.
  5. Oktabia eta bakearen bila baliatutako estrategia anitzak.
  6. Eumakia, matronazgoa eta Inperio Erromatarreko hirien monumentalizazioa.  
  7. Umidia Koadratila eta erromatarren ikuskizun gogoenak.
  8. Sulpicia Lepidina eta eguneroko bizitza kanpamendu militarretan.
  9. Boudica, barbaroak eta barbariea erromatarren ikuspuntutik.
  10. Crisaspis, osasuna eta edertasuna. Modak eta gorputzaren zaintza.
  11. Anónima eta eguneroko bizitza landa munduan.
  12. Aurelia Nais, merkatuak eta tabernak. Eguneroko ohitura gastronomikoak erromatarren artean.

Antzinako Grezia eta Helenismoa

Antzinako Grezia eta Helenismoa: Mendebaldeko kulturaren jaiotza?

Iraila-abendua

Antzinako greziar kultura mendebaldeko zibilizazioaren hasieratzat ulertzen dugu gaur egun. Egia al da afirmazio hau? Zein eragin izan zuen herri honek gure gaur eguneko gizartean? K.a. 323-31 urte bitartean garai berezi baina ezezagun bat Garate zen Ekialde Urbiletik Mediterranear mendebalderaino. Kurtso honetan Helenismoaren garrantzia azpimarratuko dugu, izan zen fenomenu kultural mundial bat bezala aztertuz. Mazedoniako erreinua, Alejandro Handia, garaiko gizartea edota zientzia eta filosofian oinarrituko gara garai honen garrantzia zein izan zen eta den hobeto ulertzeko.

Ikastaroa gaztelaniaz izanen da.

Izen ematea irailaren 6tik aurrera.Irakaslea: Adur Intxaurrandieta Ormazabal  

Izen-emate orria deskargatu

ORDUTEGIA AUKERAN

- Asteartea: irailaren 27tik abenduaren 21era. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara

- Osteguna: irailaren 29tik abenduaren 23ra. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara  

PROGRAMA

- Helenismoaren abiapuntua: Filiporen Grezia eta pertsiar inperioa.

- Alejandro Handia: Mundua txiki geratu zitzaion erregea.

- Helenismoaren garaipena: Akulturizazio prozesua ala konkista bortitza?

- Diadokoak: Inperioaren deuseztapena.

- Mundua gudan eta beldur amaigabea: Filosofiaren erantzuna.

- Siria vs. Egipto: Guda amaigabea.

- Zer datorkio mendebaldeari?: Helenismoa Mediterraneoan zehar.

- Helenizazioa Ekialde Urrunean: Pertsia eta India.

- Pirro eta Erroma: Erraldoi baten itzarpena.

- Erromaren konkistak: Ekialdeko imperio ahulak.

- Erlijioa garai helenistikoan: Kristautasunaren zorrak.

- Alejandro XXI. mendean: Helenismoaren irudikapena gaur egun.

"ONDAREAREN KUDEAKETA ETA HEDAPENA ESPAZIO DIGITALEAN"

Uda Ikastaroak UPV-EHU 2022

IRAILAK 1, osteguna

HIZKUNTZA: gaztelera

Ikastaroa irailaren 1ean izango da eta izena ematea doakoa da.

Izen-emateak 943 63 93 53 telefonoan eta helbidean egin daitezke.

Irungo Udala eta EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa elkarlanean ari dira duela 15 urte, Oiasso Museoan, Udako Ikastaroen barruan, Mundu Klasikoari lotutako ikastaro edo jarduera bat egiteko. Oiasso Museoak, EHUko Udako Ikastaroen Fundazioarekin batera, jarduera berri bat antolatu du Udako Ikastaroen barruan: "Ondarearen kudeaketa eta hedapena espazio digitalean. Bildumak online katalogatzea eta argitaratzea Dedalor sistemarekin". Render S.L.ko Alejandro Peñaren eta Prehistòria de Valènciako Museuko Manuel Gozalbesen eskutik.

Museoek informazio ordenatua, zehatza, eguneratua eta sendoa izan behar dute uneoro bildumak eta jarduerak zorrotz kontrolatzeko. Oiasso Museoak eta EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak Valentziako Historiaurrearen Museoan garatutako katalogazio integralaren metodoaren hasi-masiak azalduko dituzte. Render SL enpresaren laguntzarekin egin dute bildumak kudeatzeko sistema berri hau, eta aukera ematen du unean bertan webgunean argitaratzeko. 

Alejandro Peña ondare kultural materiala, immateriala eta ahozko memoria kudeatzeko kode irekiko Dédalo (dedalo.dev) software-tresna garatzen duen lantaldeko kidea da. 1998tik, laguntza teknikoa eman du ondarea (arkeologikoa, etnologikoa, numismatikoa, dokumentala, ahozko historia, etab) katalogatu eta ikertzeko zenbait proiektu ezarri, garatu eta argitaratzeko. Proiektu horien artean daude monedaiberica.org, ARCH proiektuaren barruan, edota askotariko erakundeen bildumak sistematizatzea eta sarean argitaratzea: Quart de Poblet-eko Museo Birtuala, Valentziako Historiaurreko Museoa, Landa Inguruneko Bizitzaren Museoa, Kataluniako Memorial Demokratikoaren dokumentu-funtsa, mujerymemoria.org (New York-eko City Unibertsitateak finantzatua), Nafarroako Memoriaren Institutuaren artxiboa eta Berlingo Unibertsitate Askearen Greziako Okupazioaren Garaiko Oroitzapenen artxiboa, besteak beste. 

Manuel Gozalbes Valentziako Historiaurreko Museoko kontserbatzailea da, eta iberiar penintsulako antzinako numismatikaren arloan egin ditu ikerketak, batik bat.  Erakunde hartan «Diruaren historia» izeneko areto iraunkorraren arduraduna da, eta numismatika lantzeko aldi baterako zenbait erakusketaren antolatzailea izan da. Azken urteotan, Valentziako Historiaurreko Museoan Dédalo aplikazio ezartzeko lanetan jardun du, eta eredu digital horren konfigurazioan lortutako esperientziaren ondoren, monedaiberica.org katalogoa abiarazi zuen, Valentziako Unibertsitatearekin elkarlanean. Asmo handiko proiektua da, eta Antzin Aroko iberiar penintsulako txanponak ikertzea eta ezagutzera ematea du helburutzat (K. a. VI eta I. mendeen artekoak).

Hona hemen ikastaroaren programa:  

9:00-11:00 «Bilduma eta inbentarioen kudeaketa (Dédalo)»

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-13:30 «Datu normalizatuak eta argitalpen digitala. Kudeaketa jasangarri baterantz»

15:30-17:30 «Kudeaketa eta argitalpena, kasu praktikoak: fitxatik APIra»

AGENDA

Uztaila   2025
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA