ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31
ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan"
"Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin elkarlanean antolatutako aldi baterako erakusketa. Erakusketak ikusleak gonbidatzen ditu gaur egun Euskal Herria deritzogun lurraldean bizi izan ziren Neandertalen unibertso zirraragarria esploratzera. Erakusketaren helburu nagusia da neandertalak benetan nor izan ziren eta zer nolako historia luze eta harrigarria izan zuten lurralde honetan argitzea da. Neandertalen biologia, euren bizimoduak, eboluzio-prozesua eta desagertzearen zergatiak gaur egungo ikerketa arkeologikoaren erdigunean daude, eta euskal erregistro arkeologikoak ekarpen nabarmenak egiten ari da arlo horietan.
Hamaika beira-arasa, panel ugari eta Emmanuel Roudier artista ezagunak ilustratutako formatu handiko hainbat eszenaren bidez, gizarte neandertalek mendebaldeko Pirinioetako lurretan utzitako ondare arkeologiko zabala erakusten da. Gordailutik, BIBATetik, Nafarroako Gobernutik eta Bilboko Arkeologia Museotik ekarritako izaera desberdineko 150 pieza originalek aberastu egiten dute erakusketa, Foru museoak bultzatuta eta koordinatuta, antzeko gaiak dituzten beste museo batzuetan zehar ibiltzeko asmoz.
Erakusketaren komisarioa Joseba Ríos Garaizar, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Saileko ikertzailea, eta Asier Gómez-Olivencia, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko ikertzailea izan dira.
Publiko guztientzako erakusketa.
Doako sarrera
Erakusketaren ORDUTEGIA:
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00 - 19:00
Igandeetan 10:00-14:00
Astelehenetan itxita
"NEANDERTAlak" ERAKUSKETAREN HITZALDI ZIKLOA, EUROPAKO ARKEOLOGIA JARDUNALDIAK DIRELA ETA
Hiru egunetan, ekainaren 11, 12 eta 13an, Joseba Ríos Garaizar eta Asier Gómez Olivencia erakusketako komisarioek, Ana Belén Marín-Arroyo aurrehistorialariarekin batera, neandertalen ikerketan egindako aurrerapen berrienak partekatuko dituzte publikoarekin. Neandertalak 300.000 urte baino gehiagoz bizi izan ziren Europan, eta haien konplexutasunak, adimenak eta desagertzearen misterioak liluratzen jarraitzen dute.
Programatutako hitzaldiak:
Ekainak 11, asteazkena, 19:00etan
"Gizarte neandertalak mendebaldeko Pirinioetan, 100 urte baino gehiagoko ikerketa arkeologikoen ondoren", Joseba Ríos Garaizarren eskutik.
Hitzaldi honetan, Euskal Herriko neandertalei buruzko ikerketaren mugarri garrantzitsuenen errepasoa egingo da, eta nola neandertalek modu esanguratsuan lagundu duten mundu zaharraren zati handi batean 200.000 urte baino gehiagoz bizi izan zen gizateria honen egungo irudia eratzen.
Ekainak 12, osteguna, 19:30
“Neandertalen gainbeheraren arrazoiak: Iberiar penintsulan izan duen gainbehera", Ana Belén Marín-Arroyoren eskutik.
Neandertalen desagerpenean eragina izan zezaketen faktoreei buruzko hausnarketa zientifikoa, Europa hegoaldeko aztarnategi garrantzitsuenetako datuekin.
Ekainak 13, ostirala, 19:00
"Neandertalak: teknika berriak eta aurkikuntza berriak", Asier Gómez Olivenciaren eskutik.
Hitzaldi honetan giza talde honen paleobiologiaren errepasoa egingo da, lurraldean aurkitutako erregistro fosila errepasatuko da eta El Polvoríneko (Karrantza) I. leizean egindako aurkikuntza berriak aurkeztuko dira.
Sarrera librea lekua bete arte.
Informazio gehiago helbidera idatziz edo 943 63 93 53 telefonora deituz eska daiteke.
Ahots baimenduak
Joseba Ríos Garaizar Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologo teknikaria da. Euskal Herriko gizarte neandertalei buruzko 25 urteko ikerketan, Mendieta, Axlor, Arlanpe, Askondo, Aranbaltza, Amalda I eta Amalda III aztarnategietan indusketak zuzendu ditu. Ekarpen garrantzitsuak egin ditu neandertalen bizimoduei eta historiari buruz, artikulu zientifiko eta monografia askotan argitaratuak, eta Iberiar penintsulako zurezko tresnarik zaharrenaren aurkitzailea da.
Asier Gómez Olivencia, Euskal Herriko Unibertsitateko giza eboluzioan eta kuaternarioan aditua den paleontologoa da. Bere doktore-tesia Atapuercako Ikerketa taldean egin zuen, eta oraindik ere talde horretakoa da. Euskal Herriko, Frantziako eta Belgikako aztarnategietako fosil neandertal ugari identifikatu eta argitaratu ditu. Gaur egun, El Bolvoríneko (Karrantza) I. leizeko aztarnategia zuzentzen du, eta neandertal arkaikoen aztarnak aurkitu dira bertan.
Ana Belén Marín-Arroyo Kantabriako Unibertsitateko Historiaurreko irakasle titularra da. Bere ikerketa-arloa giza taldeen erresilientzia ebaluatzean oinarritzen da, haien biziraupen-estrategiak aztertuz eta duela 200.000 eta 3.000 urte Eurasian aurre egin behar izan zieten klima- eta ingurumen-baldintzekin alderatuz. Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, betiere Espainiako eta nazioarteko geologia, genetika, ekologia, biokimika, tafonomia edo botanikako diziplina anitzeko ikertzaileekin lankidetzan. Gaur egun, indusketa-kanpaina bat zuzentzen du Aitzbitarte III aztarnategi arkeologikoan.