ERAKUSKETA: GUTXIENGO ITZEL HORI

ERAKLUSKETA: "Gutxiengo itzel hori"
2025/11/07 - 2025/08/24
Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen digun erakusketa interesgarri bat antolatu ahal izan dugu Irunen.
Erromatar Inperioko herri xumea du ardatz, eta orduko gizartearen ahotsa entzuteko aukera ematen du, Méridan aurkitutako pieza arkeologiko hautatuen bidez. Inaugurazioan Irungo alkate Cristina Laborda eta Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Kulturako ordezkari Nuria Alzaga izan dira, Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari Jesús Cimarrorekin eta Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiko Patronatuaren Partzuergoko gerente Pedro Blancorekin batera.
Erakusketak abuztuaren 24ra arte iraungo du, eta bidaia bat proposatzen du: bidaia bat beren lanarekin, fedearekin, borrokekin eta esperantzekin Inperioa altxatu zutenen eguneroko bizitzara. Ikusleek deskubrituko duten hiria askoz ere hurbilekoagoa eta humanoagoa da, boterearen bazterretan baina benetako historiaren erdian bizi, maitatu, borrokatu eta hildakoen istorioek ehundua. Nekazariak, artisauak, soldaduak, merkatariak, emaginak, gladiadoreak... Haiek ziren biztanleria erromatarraren gehiengoa, eta erakusketak haien lanaren berri ematen du, eguneroko bizitzaren ikuspuntutik begiratzen dio Inperioari.
Erakusketaren harira, Labordak Irunen eta Méridaren arteko harremana nabarmendu du: "Erakusketa osatzen duten pieza arkeologikoek Oiasso eta Emerita Augusta lotzen dituzte, zuzenean lotu ere, eta gure hiri eta museoaren eta Extremadurako hiriburuaren eta Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiaren arteko harreman onaren eta gertutasunaren adierazgarri dira".
"Zuzeneko harreman horren erakusgarri, hemen ere aurkitu dira erakusketakoak bezalako argi armiarmak; eguneroko bizitzako objektuak, gogorarazten digutenak Méridan eta hemen bizi izan zirenak aldi berean bizi ez ezik egiteko eta lanbide beretan aritu zirela eta ilusio berak zituztela", erantsi du alkateak.
Erakusketa Lisboako Antzerki Erromatarraren Museoan eta Oiasso Museoan egongo da ikusgai aldi berean, haien arteko lankidetza ildo iraunkor baten barruan, aurrez ere Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiak sustatutako erakusketen egoitza izan baitira.