GORDAILUA OIASSON: jolasak eta jostailuak
2026/01/20 - 2026/06/30
Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.
Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu. Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez,Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasitako lankidetza honek 2026an jarraituko du jolasekin eta jostailuekin lotutako piezen bilduma batekin.
Aisialdia historiaurretik izan da gizakia bidelagun. Erromatarren garaian jolas eta jostailu mota asko zituzten, eta horien testigantzak ere baditugu Oiasso Museoko arkeologia bilduman: koloretako fitxak, hezur-dado bat, tortolosak, harrizko taula baten zatia... Panpinak, pilotak, eraztunak,... zorizko jokoak eta estrategia jolasak zituzten, entretenimendua helburu didaktikoekin nahasten zen.
Jolas-praktikak denboran zehar aldatu dira, nahiz eta elementu batzuk bere funtsean aldaketarik gabe mantendu diren, Gordailuak oraingoan lagatako piezek adierazten dutenez: artilezko panpina, fitxekin jolastea, kanikak, euskal tradizioak erakusten dituen xake deigarria eta baita jolasen dimentsio narratiboa gogorarazten digun antzerkitxo bat ere. Antzinatik gaur egunera arte, jolasak sormena, sozializazioa eta ikaskuntza sustatu ditu.














