"ONDAREAREN KUDEAKETA ETA HEDAPENA ESPAZIO DIGITALEAN"

Uda Ikastaroak UPV-EHU 2022

IRAILAK 1, osteguna

HIZKUNTZA: gaztelera

Ikastaroa irailaren 1ean izango da eta izena ematea doakoa da.

Izen-emateak 943 63 93 53 telefonoan eta helbidean egin daitezke.

Irungo Udala eta EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa elkarlanean ari dira duela 15 urte, Oiasso Museoan, Udako Ikastaroen barruan, Mundu Klasikoari lotutako ikastaro edo jarduera bat egiteko. Oiasso Museoak, EHUko Udako Ikastaroen Fundazioarekin batera, jarduera berri bat antolatu du Udako Ikastaroen barruan: "Ondarearen kudeaketa eta hedapena espazio digitalean. Bildumak online katalogatzea eta argitaratzea Dedalor sistemarekin". Render S.L.ko Alejandro Peñaren eta Prehistòria de Valènciako Museuko Manuel Gozalbesen eskutik.

Museoek informazio ordenatua, zehatza, eguneratua eta sendoa izan behar dute uneoro bildumak eta jarduerak zorrotz kontrolatzeko. Oiasso Museoak eta EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak Valentziako Historiaurrearen Museoan garatutako katalogazio integralaren metodoaren hasi-masiak azalduko dituzte. Render SL enpresaren laguntzarekin egin dute bildumak kudeatzeko sistema berri hau, eta aukera ematen du unean bertan webgunean argitaratzeko. 

Alejandro Peña ondare kultural materiala, immateriala eta ahozko memoria kudeatzeko kode irekiko Dédalo (dedalo.dev) software-tresna garatzen duen lantaldeko kidea da. 1998tik, laguntza teknikoa eman du ondarea (arkeologikoa, etnologikoa, numismatikoa, dokumentala, ahozko historia, etab) katalogatu eta ikertzeko zenbait proiektu ezarri, garatu eta argitaratzeko. Proiektu horien artean daude monedaiberica.org, ARCH proiektuaren barruan, edota askotariko erakundeen bildumak sistematizatzea eta sarean argitaratzea: Quart de Poblet-eko Museo Birtuala, Valentziako Historiaurreko Museoa, Landa Inguruneko Bizitzaren Museoa, Kataluniako Memorial Demokratikoaren dokumentu-funtsa, mujerymemoria.org (New York-eko City Unibertsitateak finantzatua), Nafarroako Memoriaren Institutuaren artxiboa eta Berlingo Unibertsitate Askearen Greziako Okupazioaren Garaiko Oroitzapenen artxiboa, besteak beste. 

Manuel Gozalbes Valentziako Historiaurreko Museoko kontserbatzailea da, eta iberiar penintsulako antzinako numismatikaren arloan egin ditu ikerketak, batik bat.  Erakunde hartan «Diruaren historia» izeneko areto iraunkorraren arduraduna da, eta numismatika lantzeko aldi baterako zenbait erakusketaren antolatzailea izan da. Azken urteotan, Valentziako Historiaurreko Museoan Dédalo aplikazio ezartzeko lanetan jardun du, eta eredu digital horren konfigurazioan lortutako esperientziaren ondoren, monedaiberica.org katalogoa abiarazi zuen, Valentziako Unibertsitatearekin elkarlanean. Asmo handiko proiektua da, eta Antzin Aroko iberiar penintsulako txanponak ikertzea eta ezagutzera ematea du helburutzat (K. a. VI eta I. mendeen artekoak).

Hona hemen ikastaroaren programa:  

9:00-11:00 «Bilduma eta inbentarioen kudeaketa (Dédalo)»

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-13:30 «Datu normalizatuak eta argitalpen digitala. Kudeaketa jasangarri baterantz»

15:30-17:30 «Kudeaketa eta argitalpena, kasu praktikoak: fitxatik APIra»