EMAKUME ARKEOLOGOAK GIPUZKOAN

2023/10/10-2024/05/31 José Antonio Santano Irungo alkateak, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariordeak eta Aizpea Goenaga Oiasso Museoko koordinatzaile eta erakusketaren komisarioak "Emakume arkeologoak Gipuzkoan...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18ko doako sarreraz eta ""Emekume Arkeologoak Gipuzkoan" erakusketaz gain, hainbat jarduera antolatu ditugu datozen egunetarako. Urtero, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, eta mundu osoko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Txangoa: Irulegi - Nafarroako Museoa

Txango arkeologikoa Irulegira eta Nafarroako Museora Larunbata, 2024ko ekainaren 22an Irulegiko aztarnategia Iruñea inguruan dago, muino baten tontorrean. Burdin Aroko antzinako herrixka baten aztarnak daude, K.a. I. mendean kokatu ditzakegunak, eta Erdi...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

PODCAST OIASSO

PODCAST OIASSO: Indusketa Guztien Gainetik ONDAREARI ETA HISTORIARI BURUZ OIASSO MUSEOAK SORTUTAKO PODCAST Hamar atalak doan daude, euskaraz zein gaztelaniaz, Ivooxen eta Antxeta Irratiaren webgunean. Oiasso Erromatar Museoak, KUTXA Fundazioaren laguntzarekin eta Antxeta...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Lokatza historiaren zaindari

2018/06/18 - 2018/09/19

Irungo Udalak, Oiasso Erromatar Museoaren eskutik, Kultura, Hezkuntza eta Herri Unibertsitatearen Udal Fundazioarekin lankidetzan, Gijongo Museo Arkeologikoen bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuaren bitartez "Lokatza historiaren zaindari" erakusketa aurkezten du. Erakusketak Gipuzkoan eta Gijonen lokatzari esker aurkitu eta kontserbatutako objektuei buruz doa.

Inaugurazioa: ekainaren 18an, Arkeologia Jardunaldi Europarrekin bat eginez.

Erakusketa honetan aurkezten diren objektuak denboran kapsulatutakoak dira eta aparteko balioa dute, baldintza berezietan kontserbatutako piezak izanik. Material organikoz, zurez, larruz eta artilez egindako piezak dira, egoera normal batean denboraren poderioz desegin ohi direnak. Baina bertan biltzen ditugun pieza hauek bizirautea lortu dute mende guzti hauetan zehar lokatzetan lurperatuta geratu direlako, lokatz hori arduratu delarik horiek zaintzeaz. Pieza horiek garai hartako egunerokotasunarekin loturiko pasarte ia ezezagunak marrazteko aukera ematen digute.

Erakusketa honen abiapuntua 2016ko zorioneko kointzidentzia batean kokatzen da, profesionala kasu honetan, ibilbide ezaguneko bi arkeologoen artean, hau da, Paloma García eta Mertxe Urteagaren artean. Urte hartan Garcíak Gijongo Tabacalera eraikineko indusketetan aurkitutako objektu arkeologikoen bilduma bikaina tratatzeko ardura zuen, eta Urteagak Gordailuko instalazioetan zaharberritzeko aukera zabaldu zion, urez gainezka zeuden material organikoetarako zuen ekipamendu bikainarekin. Akordio horretan bilduma Gipuzkoan ikusgai jartzeko aukera ere planteatu zen. Ondoren, Arkeolanek egindako esku-hartze arkeologikoetan berreskuratutako aparteko beste objektu batzuk gehitzeko aukera ikusi zen, urte hauetan fase ezberdinak gertatu direlarik gaur egun publikoari aurkezten zaion prozesu bat osatu arte.

Erakusketaren helburuetako bat, gainera, ikerketaren lana, indusketetan egindako lana eta katalogazioa nabarmentzea da, baina, era berean, erakusketak Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zentro espezializatuan, material horiek kontserbatzeko eta finkatzeko egiten den prozesuari balioa emateko ere balioko du.

Beraz, erakusketak, gure iraganeko bide luzea egiteko aukera ematen digu. Oiasso inguruko pieza erromatarrak biltzen ditu, I. eta II. mendeetakoak; baita Gijongo Tabacalera putzu-biltegian egindako indusketetako objektuak ere, VI-VIII. mendetakoak, eta XIII. mendetik XVI. mendera bitarteko Hondarribiako, Azkoitiko eta Elgoibarko (Gipuzkoa) aurkikuntzekin osatzen da.

HITZALDIA / MAHAI-INGURUA

Ekainaren 18an, 19:00etan

Paloma García Díaz, Gijongo Museo Arkeologikoen zuzendaria, eta Mertxe Urteaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologo teknikoa eta indusketen arduraduna, bertan izango dira eta pieza horien salbuespenezko izaeraz hitz egingo digute.

Doako sarrera erakusketara

Erakusketaren ordutegia:

10:00 - 20:00 asteartetik larunbatera
10:00 - 14:00 igandeetan

Gordailua Oiasson 4

IRUTEA ETA EHUNTZEA (2021)

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Lehendabiziko hiru maileguen ondoren bat txokolateari buruzko piezekin, bestea abeltzantzari lotuta, eta hirugarrena hilarri kristauak, oraingoan irutearekin eta ehuntzearekin zerikusia duten objetuak iritsi dira.

Ingurunetik babesteko beharrak bultzatuta, askotariko oihalak iruteari eta ehuntzeari ekin zioten gizakiek, lihoa, artilea edo zeta erabiliz, berotzeko jantziak sortzeko. Erromatarrak Europa iparraldeko eta Mediterraneo aldeko tradizioen oinordekoak ziren, eta txaondak, ardatzak eta esku-goruak erabiltzen zituzten hariak ekoizteko. Ondoren, hari horiek oihalak egiteko erabiltzen zituzten, pisu bidezko ehungailu bertikaletan. Ehungailu horietan egindako jantziak lotzeko edo horiei eusteko fibulak erabiltzen zituzten, paparreko edo kateorratzen moduko metalezko pieza orrazdun batzuk.

Piezak urtarrilaren bukaera arte ikusgai egongo dira. 

Jolastu leihoan

2021/03/30 - 2021/05/30

Jolastu leihoan: Ikertzeren Lehen Urteak. Ikertzeren jatorria Jolastu leihoan erakusketarekin lotuta dago, Ikertzeren arteniño laborategietan 1991 eta 1994 urteetan egindako ikerketen emaitza da, gipuzkoako 18 artisten omenez.

Bernardo Atxaga, Joxe Felipe Auzmendi, Nestor Basterretxea, Marta Cardenas, Eduardo Chillida, Francisco Escudero, Andu Lertxundi, Alex Mendizabal, Andrés Doñate, Julia Otxoa, Jorge Oteiza, Miguel Pelay Orozco, Xabier Santxotena, Jose Antonio Sistiaga, Sara Soto, Daniel Txopitea, Ricardo Ugarte, Joseba Urretabizkaia izan ziren partaide, eta haurrak, artelan horietan, jolasaren bidez sortzaile izanik. Artea mundua ulertzeko erabiliz. Artea ikusi, entzun, adierazi eta bizitu.

ORDUTEGIA

Asteartetik ostegunera eta igandeak: 10:00-14:00
Ostiralak eta larunbatak: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00

 

Gordailua Oiasson 2

ARTZAINTZA (2020)

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Oraingoan artzaintzarekin erlazionaturik dauden objetuak ditugu. XX. mende bukaera arte kaiku-ak erabili dira jezteko, irakiteko eta ardi-esnea mamitzeko. Horretarako harri goriak erabiltzen ziren. Zenbait aurkikuntza arkeologikoek, adierzten dute esnea berotzeko modu hau Burdin Arotik erabili zitekeela. Oiasso Museoak, egurrezko kaiku bat, esneharriak eta harrizko suondoko bat, su baxuan ontziak eusteko ditu ikusgai.

AGENDA

Maiatza   2024
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA