ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31 ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" "Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

TOUR IRUN ROMANO (TIR)

Bisita gidatu interaktiboa, TIR aplikazioarekin, Irungo kaleetan barrena, Oiassoko aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko. Ibilbide honetan Xantalen ermitara sartuko gara, antzinako nekropoli erromatarrera.   Iraupena: ordu eta erdiPrezioa: 5,75 € helduak, 4,00 € 5 urte baino...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz (75 minutuko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

ERAKUSKETA: GUTXIENGO ITZEL HORI

ERAKUSKETA: "Gutxiengo itzel hori" 2025/11/07 - 2025/08/24 Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Kumano Kodo: ruta Iseji

2021eko irailak 28 – Urriak 17

Kumano Kodo eta Done Jakue Bidea senidetuta. "Kumano Kodo: Iseji Ibilbidea" erakusketak Kumanoko bide sakratuaren paisaia kulturala, natura, historia eta kultura publiko zabalari hurbiltzea du helburu. Bidezidorren eta santutegien sare zabal hori 1998tik dago senidetuta Donejakue bidearekin, eta biak dira Erromesaldi ibilbideak UNESCOren Gizateriaren Ondarea..Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskutik, 50 argazkiko multzo bat iritsi da Euskadira, eta, bertan, Japoniako bide sakratu honen ibilbide ugarietako bat jarraitu dezakegu, Ise-jingu (Mie) santutegia eta Kii mendian (Wakayamako prefektura) dauden Kumanoko santutegiak lotzen dituena. Joan den urtean Mie hiriko Kumano Kodo Centerren Euskadiko Done Jakue bideei buruzko beste argazki erakusketa bat egin ondoren dator erakusketa hau. Kumano Kodo: Iseji Ibilbidea erakusketa ibiltaria da, Irunen hasten da, iparraldetik Santiagorako bidearen abiapuntuan, eta Euskadin jarraituko du, Gasteiz eta Bilbo hirietan.

Erakusketaren ordutegia:

10:00 - 14:00, asteartetik ostegunera eta igandetan
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 ostiraletan eta larunbatetan
Sarrera doan

Gordailua Oiasson 3

HILARRIAK (2021)

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Lehendabiziko bi maileguen ondoren bat txokolateari buruzko piezekin, eta bigarrena abeltzantzari lotuta, Oiassora iritsi dira hiru hilarri kristauak.

Euskal hilarri gehienak Erdi Arokoak dira edo gerokoak, hau da, kristauak baina horietako batzuk ikur paganoak eduki ditzakete. Tradizio erlijioso guztiek aurrekoetako hildakoei begirunea erakusten diete. Erromatarrek harriak lantzen zituzten bere hildakoen oroigarri izateko eta oroitzapenezko inskripzioak gehitzen zizkieten Oiasso museoan ezagutu dezakegun bezala.

Gordailuk mailegatutako hilarri kristauak hurrengo Ekainaren 30a arte ezagutu ahal izango dira.

Emakumeak eta Gastronomia

2021/07/07 - 2021/10/31

Erakusketa honek gastronomiari eta haren inguruko guztiari buruzko bidaia bat proposatzen digu, gure iragana ezagutzeko. Segurutzat jotzen dugu guztiok emakumeak zirela protagonista nagusiak sukaldeko kontu guztietan, hala nola nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan edota kontserbazioan eta sukaldaritzan edo aurkezpenean.

Alabaina, mendeen joanean, ez dago emakumeen erreferentziarik lan horietan guztietan. Jakintzaren transmisio isil bat dago, baina ez izen propiorik, ez eta langile horiek lanaren aitortzarik ere. Hori dela eta,emakumeen balioa ikusgai jarri nahi dugu, bai eta gure lurraldeko gastronomiari zer ekarpen egin dizkioten jakin ere, baskoien eta erromatarren garaitik gaur egunera arte. Baina, aro modernoan ere, chefak sukaldeetan sartzen direnean eta haien izenak ezagutzen hasten garenean...Emakumezko zenbat sukaldari ezagutzen ditugu?

Erakusketa honen bidez, emakumeek sukaldean izan zuten garrantzia aztertuko dugu, gastronomiari egin zizkioten ekarpenen berri izango dugu eta emakumeen kontakizuna berridazteari ekingo diogu; izan ere, gaur egun ere, transmisio, ikerketa eta berrikuntza gastronomikoari dagokionez, askotan emakumeak ari dira itzalpean lanean.

BISITA AZALPENEKIN

Abuztuaren 5ean eta 26an, ostegunetan, 18:00etan, Luisa Lopez de Telleria erakusketaren komisarioak eta Noa Dadie Barronek, Euskal Herriko Unibertsitatean Historian graduatuak, bisita bereziak eskainiko dituzte. Bisita hauek doakoak izango dira eta aldez aurretik izena eman beharko da.

ORDUTEGIA
Asteartea-larunbata: 10:00 - 20:00
Igandeak: 10:00 - 14:00

Lokatza historiaren zaindari

2018/06/21 - 2018/09/21

Irungo Udalak, Oiasso Erromatar Museoaren eskutik, Kultura, Hezkuntza eta Herri Unibertsitatearen Udal Fundazioarekin lankidetzan, Gijongo Museo Arkeologikoen bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuaren bitartez "Lokatza historiaren zaindari" erakusketa aurkezten du. Erakusketak Gipuzkoan eta Gijonen lokatzari esker aurkitu eta kontserbatutako objektuei buruz doa.

Inaugurazioa: ekainaren 18an, Arkeologia Jardunaldi Europarrekin bat eginez.

Erakusketa honetan aurkezten diren objektuak denboran kapsulatutakoak dira eta aparteko balioa dute, baldintza berezietan kontserbatutako piezak izanik. Material organikoz, zurez, larruz eta artilez egindako piezak dira, egoera normal batean denboraren poderioz desegin ohi direnak. Baina bertan biltzen ditugun pieza hauek bizirautea lortu dute mende guzti hauetan zehar lokatzetan lurperatuta geratu direlako, lokatz hori arduratu delarik horiek zaintzeaz. Pieza horiek garai hartako egunerokotasunarekin loturiko pasarte ia ezezagunak marrazteko aukera ematen digute.

Erakusketa honen abiapuntua 2016ko zorioneko kointzidentzia batean kokatzen da, profesionala kasu honetan, ibilbide ezaguneko bi arkeologoen artean, hau da, Paloma García eta Mertxe Urteagaren artean. Urte hartan Garcíak Gijongo Tabacalera eraikineko indusketetan aurkitutako objektu arkeologikoen bilduma bikaina tratatzeko ardura zuen, eta Urteagak Gordailuko instalazioetan zaharberritzeko aukera zabaldu zion, urez gainezka zeuden material organikoetarako zuen ekipamendu bikainarekin. Akordio horretan bilduma Gipuzkoan ikusgai jartzeko aukera ere planteatu zen. Ondoren, Arkeolanek egindako esku-hartze arkeologikoetan berreskuratutako aparteko beste objektu batzuk gehitzeko aukera ikusi zen, urte hauetan fase ezberdinak gertatu direlarik gaur egun publikoari aurkezten zaion prozesu bat osatu arte.

Erakusketaren helburuetako bat, gainera, ikerketaren lana, indusketetan egindako lana eta katalogazioa nabarmentzea da, baina, era berean, erakusketak Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zentro espezializatuan, material horiek kontserbatzeko eta finkatzeko egiten den prozesuari balioa emateko ere balioko du.

Beraz, erakusketak, gure iraganeko bide luzea egiteko aukera ematen digu. Oiasso inguruko pieza erromatarrak biltzen ditu, I. eta II. mendeetakoak; baita Gijongo Tabacalera putzu-biltegian egindako indusketetako objektuak ere, VI-VIII. mendetakoak, eta XIII. mendetik XVI. mendera bitarteko Hondarribiako, Azkoitiko eta Elgoibarko (Gipuzkoa) aurkikuntzekin osatzen da.

HITZALDIA / MAHAI-INGURUA

Ekainaren 18an, 19:00etan

Paloma García Díaz, Gijongo Museo Arkeologikoen zuzendaria, eta Mertxe Urteaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologo teknikoa eta indusketen arduraduna, bertan izango dira eta pieza horien salbuespenezko izaeraz hitz egingo digute.

Doako sarrera erakusketara

Erakusketaren ordutegia:

10:00 - 20:00 asteartetik larunbatera
10:00 - 14:00 igandeetan

AGENDA

Abuztua   2025
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA