Beka Jaime Rodríguez Salís

Jaime Rodríguez Salís Kultura Ondareari buruzko Ikerketa Beka JAIME RODRÍGUEZ SALÍS KULTURA ONDAREARI BURUZKO IKERKETA BEKA

Arkeolan Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Irungo Udalarekin lankidetzan, 2026. urtean “I. Jaime Rodríguez Salís Beka” deialdia egiten du. Beka hau Irun eta Bidasoa inguruko ondare historiko, arkeologiko, artistiko, etnografiko, antropologiko eta bibliografikoarekin, artxiboekin edo museoekin lotutako alderdiak ikertu nahi dituzten ikertzaileei zuzenduta dago.

Ekimen honen bidez, irundar honen bizitza-ibilbidea aitortu nahi da. Beraunen kokatutako oinetxean finkatutako intelektualen saga baten oinordekoa izan zen, eta Irunen eta haren ingurunean aitzindari izan ziren kultura-ekimen nabarmenen arrakastan lagundu zuen.

Jaime Rodríguez Salís bekaren proposamenak aurkezteko epea ireki da.

Hemen kontsulta daitezke deialdiaren oinarriak, eskaera-orria eta aurkeztu beharreko eranskinak.

Oinarriak
I. eranskina
II. eranskina
III. eranskina
IV. eranskina