Etapa berria Oiasso Museoan
🏛✨ Etapa berria OIASSO MUSEOAN ✨
Aizpea Goenagak Oiasso Museoaren eta FICAB Zinemaldi arkeologikoaren zuzendaritza uzten ditu. 🎦Eskerrik asko zure ardura, hurbiltasuna eta kultura partekatzeagatik!
Gozatu asko etapa berri honetaz eta laster arte!
Ongi etorri Ander Arrese, Oiasso Museoko zuzendari berriari, eta Mélanie Doré, jardueren arduraduna eta FICABeko zuzendari berriari ere.
Ongi etorri taldera!
Ander Arrese vitoria
Beasain 1977-2-28
Arkeologoa
2004an EHUn Historian lizentziatu ondoren, ikerketa zein eskuhartze arkeologikoetan ekin nion nire arkeologia jardunari. Autonomo modura eman nituen nire lehen urrats profesionalak, 2011an Suhar Arkeologia S.L.U. sortu nuen arte. Hemendik aurrera Suhar Arkeologiaren aterkipean, lurrean zein urazpian arkeologiarekin lotutako lan desberdinak egiten jarraitu dut gaurdaino.
Urte hauetan bideraturiko indusketen artean daude Murumendiko kastroa, Jentilbaratza edo Gazteluberri gazteluak edo Aitzorrotz2 kobazuloa edota urpeko beste hainbat indusketa arkeologiko. Zabalkunde arloan ere erakusketa zein bisita gidatuak egin izan ditugu bai eta ikus-entzunezkoen ekoizpena, hala nola “Jentilbaratza, gaizkileen mugan” edo “Murumendi burdinarotik antzinarorra” erakusketak eta “Euskal balezaleen triskantza”dokumentala.
Mélanie Doré
Rennes (Francia) 1985-05-31
2008an Nantesko Unibertsitatean Kultur Kudeaketa eta Nazioarteko Komunikazio Masterra lortu eta Espainiako Filmotekan (Madril) praktikak egin ondoren, Nantesko kultur mundu emankorrean hasi nintzen lanean, bai antzerkiaren nola zinemaren esparruan. Duela 16 urte baino gehiago Donostian bizi naizela, zinemaren munduari oso lotuta jarraitu dut, ikus-entzunezko itzulpenetan espezializatuz. Pirinioen bi aldeetako hainbat zinema jaialditan egin dut lan eta 2020tik FICAB Zinemaldiarekin lankidetzan ari naiz lehiaketaren koordinatzaile gisa.














