Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026

Oiasso Museotik, bat egiten dugu

2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiekin"ondarea gure eskuetan".

Ondarearen Europako jardunaldiaren programaren barruan Oiasso Museoak ainbat jarduera antolatu ditu. Aurtengo leloa "Ondarea gure eskuetan". Programa arriskuan dagoen kultura-ondarearen inguruan egituratzen da, hiru lan-ildorekin: biziberritzea, eustea eta berriz irudikatzea. 

Antolatu ditugun jarduerak hauek dira:

URRIAK 3 I 10 I 17 I 24 I 31 I LARUNBATAK
BISITA AZALPENEKIN: Oiassoko termetan esperientzia murgiltzailea

Termas Gafas RV WEBBisita gidatu bat Oiassoko erromatar termetako sekretuak ezagutzeko, errealitate birtualeko betaurrekoen laguntzaz; esperientzia murgiltzaile bat, non deskubrituko duzun nolakoak ziren termak eta zein garrantzitsua zen espazio hau aisialdirako eta harreman sozialetarako. Egitura arkeologikoak hauskorrak dira eta ezin da bere gainean ibili baina teknologiaren eskutik bere osotasunean ezagutu ditzazkegu.

Animatu historia bizitzera!

ORDUTEGIA:
11:00 gaztelera
12:30 euskara

10 € Tarifa orokorra | 8 € Tarifa hobaritua |
Aldez aurreko izen-ematea / Kopuru mugatuak / Museo oiasso 943 63 93 53
y niñas y niños

URRIAK 16. ostirala
hitzaldia: Oiassoko termak berreskuratzen

1. General MODIFMirian Cano Puy-k (Artemis Restauración y Conservación) eta Giorgio Studerrek Oiassoko terma erromatarren berreskurapena aurkeztuko dute. Hitzaldiak aztarnategiaren aurkikuntza, indusketa eta babesari buruzko sarrera historikoa izango du. Parte-hartzaileek zuzenean ezagutuko dituzte Gipuzkoako ondare kulturalaren elementu berezi honen inguruan egindako zaharberritze, eta prebentziozko kontserbazio lanak. Hain zuzen ere, aztarnategiak arrisku
biologiko eta ingurumenekoei aurre egin behar dizkio.

Sarrera doan. Aldez aurreko izen-ematea / Kopuru mugatuak: Museo oiasso 943 63 93 53 

ORDUA: 19:00
HIZKUNTZA: gaztelera

URRIAK 4 I 11 I 18 I 25 I IGANDEAK
BISITA AZALPENEKIN: Tren Txikitoan Irugurutzetara

Mina IrugurutzetaTren Txikitoa izeneko tren turistiko jasangarria eta irisgarrian ibilbide arkeologikoa egingo dugu museotik Irugurutzetara, non balorean jarriko ditugun ondare-guneak babesteko eta kontserbatzeko hartu diren neurriak. Aurtengo udaberrian ireki den interpretazio zentroan bisita sensoriala egingo dugu. Bisitariak ez ditu Irugurutzetako aztarnak soilik ikusiko, baizik eta ulertu, entzun eta sentitu egingo ditu eta ulertuko ditu, entzungo ditu eta sentituko ditu. Burdinak historian zehar forma eman zion tokian murgilduko gara.

ORDUTEGIA:
11:00 castellano
12:30 euskera

12 € Tarifa orokorra | 9 € Tarifa hobaritua |
Sarrera doan. Aldez aurreko izen-ematea / Kopuru mugatuak: Museo oiasso 943 63 93 53 

URRIAK I 8 I 15 I OSTEGUNAK
talerra: ARKEOLAB

ARKEOLAB LABTailer honek aukera ematen digu egun batez benetako arkeologo bilakatzeko. Induskatu ondoren eta topatzen ditugun objetuak laborategian aztertuko ditugu objetuak ze kontatzen diguten ezagutzeko. Ondare arkeologikoa zaintzearen garrantzia inoiz baino premiazkoagoa da, baita gure kultura-ondarea mantentzeko eta etorkizuneko belaunaldiak hezitzeko.

Behar bereziko taldeei zuzenduta dago.

TARIFA: 4 €.

Aldez aurreko izen-ematea / Kopuru mugatuak / Helduak eta haurrak / Museo oiasso 943 63 93 53 

Jardueretan izena-emateko:  943.63.93.53 /