Irugurutzeta

 Irugurutzetako labeen interpretazioa zentroa eta birgaitutako ingurunea Proiektu honetan, goitik behera birgaitu dira labeak, eta inguru guztia atondu da, interpretazio-zentro bat ere gehituta. Honi esker, Irungo meatzaritzaren eta industriaren historia ezagutzeko...

Museoa

Irakurri Gehiago...

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB ZINEMALDIAREN 26. EDIZIOAK ARKEOLOGIAREKIN ZINEMAK DITUEN LOTURA UGARIEN BERRI EMATEN DUEN KARTELA AURKEZTU DU Kartela Juantxo Tolosa diseinatzaile grafikoak egin du, Irungo Soroxarta estudiokoak. Aurtengo irudiak zinemak arkeologiarekin ezarri dituen...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

Beka Jaime Rodríguez Salís

JAIME RODRÍGUEZ SALÍS KULTURA ONDAREARI BURUZKO IKERKETA BEKA Arkeolan Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Irungo Udalarekin lankidetzan, 2026. urtean “I. Jaime Rodríguez Salís Beka” deialdia egiten du. Beka hau Irun...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ROMA - CUSCO

2026/07/09 - 2027/01/10 ERAKUSKETA: "BIDE GUZTIEK ERROMARA DARAMATE ETA GUZTIAK CUSCOTIK ABIATZEN DIRA"   ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: UZTAILAK 9, OSTEGUNA 12:00 Bisita gidatua egingo da Carlos Coro eta Mertxe Urteagaren eskutik ANDEETAKO ARKEOLOGIA MUSEOA (TXILE). Carlos...

Oraingo erakusketak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ARS FATUM

"ARS FATUM" ERAKUSKETA

2026/07/17 - 2026/09/27

"Ars Fatum - Mintzatzen diren pertsonak" erakusketa, Meridako Nazioarteko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren edizio desberdinak islatzen dituen maskara pertsonalizatuen diseinua eta artisautza uztartzen dituen bilduma da eta Irun eta Meridak artearen eta historiaren dibulgazioan hiri gisa elkarlanean jarduteko duten zeharkako gaitasuna erakusten du.

Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erakusketa interesgarri bat antolatu ahal izan dugu Irunen.

ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA:
UZTAILAK 17, ostirala
11:00

banner storie Ars Fatum 04Parte hartzaileak: Cristina Laborda (Irungo alkatea), Nuria Alzaga (Irungo kultura ordezkaria), Antonio Rodríguez  (Meridako alkatea), Jesus Cimarro (Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria), Pedro Blanco (Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko kudeatzailea) eta Aizpea Goenaga (Oiasso Museoko zuzendaria).

Prentsari eta publiko orokorrari zabalik.

Erakusketaren diseinatzaileek bisita komentatua egingo dute.

TOKIA: OIASSO MUSEOA. Eskoleta 1, 20302 Irun, Gipuzkoa

DOAKO SARRERA


Diseinua eta artisautza, artisautza eta diseinua: faktoreen ordenak, hemen, ez du  ordena aldatzen. Kasu honetan, hamar urte, hamarkada bat bete dituen zeramika-bilduma aurkezten da, Terracota Mérida - Juan Manuel Pérez Vinagre eta Lorenzo Pérez Vinagre artisauek sortua- eta Samuel López-Lago artista, diseinatzaile, idazle eta artearen historialariak diseinatutakoa, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren eskutik.

Ars Fatum bildumak arrakasta ugari lortu dituen bilduma da: besteak beste, piezetako batzuk Sofia Erregina Arte Zentroa-Museo Nazionalean salgai egon dira, Artisautza Sari Nazionaletako finalista izan dira, 2020ko Dubaiko Erakusketa Unibertsalean parte hartu du... Hala ere, lorpenik aipagarriena, zazpi urtez Meridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiarekin izan duen lotura da: edizio bakoitzean Jaialdiaren espiritua islatzen duen maskara pertsonalizatu bat sortuz.  

Erakusketa honek aukera paregabea eskaintzen du Ars Fatum bilduman murgiltzeko, orain arte argitaratu gabeko dokumentuekin: elkarrizketak eta jatorrizko zirriborroak barne. Gainera, hamabost jatorrizko venus piezen bilduma osoa ikusi ahal izango da, bakoitza bere laminarekin batera, baita jaialdirako egin diren zazpi venusak ere, edizio berezikoak.


ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00
Igandeak 10:00-14:00
Astelehenak itxita

LOGOS Ars Fatum

 

Erakusketa: "Neandertalen gainbehera duela 45.000 urte

2026/02/05 -2026/06/14

erakusketa: "Neandertalen gainbehera duela 45.000 urte. Krisi klimatikoa eta Homo sapiens espeziearen etorrerA"

Oiasso Museoak, "Neandertalen gainbehera duela 45.000 urte. Krisi klimatikoa eta Homo sapiens espeziearen etorrera" erakusketa , ekainaren 14a arte luzatuko du Europako jardunaldiak direla eta.

Gainera, Europako Arkeologia Jardunaldiak direla eta, Ana B. Marín-Arroyok, erakusketaren komisarioak komentatutako bisita bat eskainiko du datorren ostiralean, ekainak 12, 19:30etan

 
Erakusketaren inaugurazioa: OTSAILAK 5, 17:30

Ana-Belén Marín erakusketaren komisarioak bisita labur bat eskainiko du inaugurazioan.

Erakusketa Kantabriako Unibertsitateko EvoAdapta Taldearekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin egindako lankidetzaren emaitza da, eta Neandertalen desagerpenari buruzko SUBSILIENCE proiektu europarraren emaitzak aurkezten ditu. EvoAdapta Giza Eboluzioari eta Historiaurreko Egokitzapenei buruzko ikerketa-taldeak garatutako erakusketa-proposamen bat, SUBSILIENCE ikerketa-proiektuaren esparruan, Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) 2 milioi eurorekin finantzatua Horizonte 2020 programaren barruan.

Oiasso Museoak Arkeologiako ikerketa zientifikoen dibulgazio-lanaren esparruan antolatu du erakusketa hau. Erakusketak anbizio handiko proiektu zientifiko baten emaitza nagusiak aurkezten ditu. Proiektu horrek Europako azken talde neandertalen biziraupen-estrategiak eta erresilientzia-gaitasuna aztertu ditu, duela 57.000-27.000 urte bitartean izandako klima-aldaketa sakonen aurrean.

Ana B. Marín-Arroyo irakasleak, SUBSILIENCE proiektuaren zuzendariak, azaldu duenez, "Gure ikerketak agerian utzi du neandertalak bizi izan ziren eskualdeetako klima- eta ingurumen-baldintza espezifikoak garrantzitsuak izan zirela Europako kontinentean pixkanaka desagertzeko. Iberiar penintsulan, duela 45.000 urtetik hona, neandertalen azken taldeak Mediterraneo aldera joan ziren pixkanaka, dieta osatzen zuten animalia-taldeei jarraituz, harik eta duela 35.000 urte desagertu ziren arte. Homo sapiensak bakarrik utzi zituzten giza espezie gisa planetan, eta horrek berebiziko garrantzia izan zuen neandertalen desagerpenean".

Neanderthalen eta lehen Homo sapiensen arteko trantsizioa

Gainera, giza eboluzioaren une garrantzitsu batean zentratzen da: azken Neanderthalen eta Iberiar penintsulara iritsi ziren lehen Homo sapiensen arteko trantsizio-aldian. Klima-aldaketa azkar eta bortitzek markatutako etapa da,gainera espezieen artean sortutako lehiak gero eta handiagoak ziren, baita haragijaleen artekoak ere; faktore horiek paisaiak eta elikadura-baliabideak ustiatzeko estrategiak eraldatu zituzten.

Erakusketak Europa hegoaldeko 21 aztarnategitatik ateratako aurkikuntza bioarkeologikoen emaitzak iragana eta oraina lotzen ditu, eta hausnarketa sakona egiten du gizakiaren bilakaerari buruz eta horrek klima-aldaketak markatutako egungo testuinguruan izan dituen ondorioei buruz.

Zer faktore izan zen funtsezkoa planetan bizirik dagoen espezie bakar gisa irauteko? galderaren bidez, gizarteen eta haien ingurune naturalaren arteko harremanari buruz hausnartzera gonbidatzen du erakusketak, ingurumena etorkizunaren berme gisa zaintzearen garrantzia azpimarratuz.

SUBSILIENCE ikerketa-proiektua

SUBSILIENCE proiektuari esker, Europako historiaurreari buruzko ezagutza zientifikoan modu esanguratsuan aurrera egin ahal izan da, diziplina anitzeko hurbilketa bati eta erreferentziazko nazioarteko taldeekin egindako lankidetzari esker.

Bere ekarpen zientifikoez gain, proiektuak ikertzaileen belaunaldi berri bat sortzen lagundu du, Kantabriara talentua eta finantzaketa erakarriz, Marie Skеodowska-Curie programa europarren eta Juan de la Cierva laguntza nazionalen bidez, besteak beste.

Orain arte, SUBSILIENCEk 50 argitalpen zientifiko inguru sortu ditu nazioarteko aldizkari entzutetsuetan, Nature eta Science taldeko batzuk barne, eta emaitzak eskuragarri daude komunitate akademikoarentzat eta, oro har, gizartearentzat.

Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai

Publiko guztientzako erakusketa.

Doako sarrera

Erakusketaren ORDUTEGIA:
Asteartetik ostegunera eta igandeak: 10:00 - 14:00
Ostirala eta larunbata: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00
Astelehenak Itxita

GORDAILUA OIASSON: jolasak eta jostailuak

2026/01/20 - 2026/06/30

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.

Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu. Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez,Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasitako lankidetza honek 2026an jarraituko du jolasekin eta jostailuekin lotutako piezen bilduma batekin.

Aisialdia historiaurretik izan da gizakia bidelagun. Erromatarren garaian jolas eta jostailu mota asko zituzten, eta horien testigantzak ere baditugu Oiasso Museoko arkeologia bilduman: koloretako fitxak, hezur-dado bat, tortolosak, harrizko taula baten zatia... Panpinak, pilotak, eraztunak,... zorizko jokoak eta estrategia jolasak zituzten, entretenimendua helburu didaktikoekin nahasten zen.

Jolas-praktikak denboran zehar aldatu dira, nahiz eta elementu batzuk bere funtsean aldaketarik gabe mantendu diren, Gordailuak oraingoan lagatako piezek adierazten dutenez: artilezko panpina, fitxekin jolastea, kanikak, euskal tradizioak erakusten dituen xake deigarria eta baita jolasen dimentsio narratiboa gogorarazten digun antzerkitxo bat ere. Antzinatik gaur egunera arte, jolasak sormena, sozializazioa eta ikaskuntza sustatu ditu.

ERAKUSKETA: GUTXIENGO ITZEL HORI

ERAKUSKETA: "Gutxiengo itzel hori"

2025/11/07 - 2025/08/24

ModifCARTEL EXPO MÉRIDA2025Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen digun erakusketa interesgarri bat antolatu ahal izan dugu Irunen.

Erromatar Inperioko herri xumea du ardatz, eta orduko gizartearen ahotsa entzuteko aukera ematen du, Méridan aurkitutako pieza arkeologiko hautatuen bidez. Inaugurazioan Irungo alkate Cristina Laborda eta Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Kulturako ordezkari Nuria Alzaga izan dira, Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari Jesús Cimarrorekin eta Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiko Patronatuaren Partzuergoko gerente Pedro Blancorekin batera.

Erakusketak abuztuaren 24ra arte iraungo du, eta bidaia bat proposatzen du: bidaia bat beren lanarekin, fedearekin, borrokekin eta esperantzekin Inperioa altxatu zutenen eguneroko bizitzara. Ikusleek deskubrituko duten hiria askoz ere hurbilekoagoa eta humanoagoa da, boterearen bazterretan baina benetako historiaren erdian bizi, maitatu, borrokatu eta hildakoen istorioek ehundua. Nekazariak, artisauak, soldaduak, merkatariak, emaginak, gladiadoreak... Haiek ziren biztanleria erromatarraren gehiengoa, eta erakusketak haien lanaren berri ematen du, eguneroko bizitzaren ikuspuntutik begiratzen dio Inperioari.

Erakusketaren harira, Labordak Irunen eta Méridaren arteko harremana nabarmendu du: "Erakusketa osatzen duten pieza arkeologikoek Oiasso eta Emerita Augusta lotzen dituzte, zuzenean lotu ere, eta gure hiri eta museoaren eta Extremadurako hiriburuaren eta Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiaren arteko harreman onaren eta gertutasunaren adierazgarri dira".

"Zuzeneko harreman horren erakusgarri, hemen ere aurkitu dira erakusketakoak bezalako argi armiarmak; eguneroko bizitzako objektuak, gogorarazten digutenak Méridan eta hemen bizi izan zirenak aldi berean bizi ez ezik egiteko eta lanbide beretan aritu zirela eta ilusio berak zituztela", erantsi du alkateak.

Erakusketa Lisboako Antzerki Erromatarraren Museoan eta Oiasso Museoan egongo da ikusgai aldi berean, haien arteko lankidetza ildo iraunkor baten barruan, aurrez ere Méridako Antzerki Klasikoko Nazioarteko Jaialdiak sustatutako erakusketen egoitza izan baitira.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00 - 20:00
Igandeetan: 10:00 - 14:00
Astelehenetan itxita

Sarrera doan

Banda logosexpomérida2025

AGENDA

Azaroa   2026
A A A O O L I
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA