Ikastaroa: BIZANTZIO-KONSTANTINOPLA-ISTANBUL

Ikastaroa: IBILBIDE HISTORIKO ETA MONUMENTALA EKIALDEKO ATEAREN ZEHAR:
BIZANTZIO - KONSTANTINOPLA - ISTANBUL HIRIA

2025 urria - abendua

Bizantzioren historia konplexua da eta konkista desberdinen arabera aldatu da: lehenik, garai helenistikoan Pergamoren (Troia), bere lehiakide ahaltsuaren itzalpean egon zen, Erromatar Inperioko hiriburu bihurtu zen K.o. 330. urtean; Ekialdeko Erromatar Inperioko hiriburu K.o. 395ean eta, ondoren, Otomandar Inperioko hiriburu 1453an.

Gaur egun, mendeetako harrapaketa eta inbasioen ondoren, oso aztarna gutxi geratzen dira ikusgai hiri greko-erromatar hartatik. Monumentu asko partzialki edo osorik suntsituta daude edo lurpean daude. Hala ere, Bizantzioko luxu eta oparotasuna iraun egiten du frantsesezko esamoldean: «C’est Byzance!», hau da, «Luxu handia da!», izan ere, hiria bere sorrera garaitik da ezaguna distiragatik. Ikastaro honetan zehar hiriaren bilakaera ikusiko dugu: garai grekotik hasita, erromatarren, bizantziarren eta azkenik otomandarren garaia arte, haren monumentu nagusien bidez. 

"IBILBIDE HISTORIKO ETA MONUMENTALA EKIALDEKO ATEAREN ZEHAR: BIZANTZIO - KONSTANTINOPLA - ISTANBUL HIRIA" Ikastaroan izena emateko orria deskargatu hemen.

IRAKASLEA: Elena Torregaray Pagola doktorea, Antzinako Historian irakasle titularra (UPV/EHU). 

IKASTAROAREN DATAK

  • URRIAREN 6a, 14a eta 27a
  • AZAROAREN 4a, 10a, 17a eta 24a
  • ABENDUAREN 2a, 9a eta 16a 

AUKERATU BEHARREKO ORDUTEGIA:

  • - Goizeko txanda. 11:00-12:00.
  • - Arratsaldeko txanda: 18:00-19:00.
  • Gaztelaniaz.  

PROGRAMA 

  1. Bizantzio, hiri greko-traziarra
  2. Konstantinopla: hiriaren planoa
  3. Konstantinopla: defentsa-sistema, harresiak
  4. Konstantinopla: ura hornitzeko sistema eta zisternak
  5. Konstantinopla: Santa Sofia eta hiriko elizak
  6. Konstantinopla: botere-eremua eta jauregi inperiala
  7. Konstantinopla: Hipodromoa eta herri xehearentzako espazioak
  8. Beste hiri bizantziar batzuk: Recópolis Hispania-n
  9. Istanbul: otomandar inperioaren hiriburu berria
  10. Istanbul: hiria islamiar ikuspegitik berrantolatzea

Prezioa: 75 € ikasleko

Erreserba egiteko: Oiasso Museoan 943 63 93 53