IKASTAROA: "EN TORNO AL AÑO 1000: UN MOSAICO DE CULTURAS"

udako IKASTAROA online: "En torno al año 1000: un mosaico de culturas"

2025ko Irailaren 03-04

Gipuzkoaren existentziari buruz ezagutzen den lehen aipamen idatzia 1025ean egin zen; garai hartan musulmanen domeinua oraindik Ebroren arro ertain eta baxuraino hedatzen zen, eta Dueroak, bere azken zatian, kristau erresumekiko muga markatzen zuen. Banalerroaren alde batean eta bestean, gainera, mugimendu dinamikoak, aldaketak eta eraldaketak zeuden, lurralde antolamendu berria ekarriko zutenak.

Gipuzkoako milurtekoaren efemeridea oinarri hartuta, garai hartako iberiar penintsularen irudi poliedrikoa osatzea ahalbidetuko duten egoera historikoen adibide garrantzitsuak aurkeztuko dira. Irudi hori Andeetako kulturen eraketa prozesuaren bidez eraikitako kontrapuntu batekin osatuko da, Suaren Lurraldetik Ekuadorreraino (wari edo huari kulturak, tiahuanakoa, chincha kultura, Ichma, Chimú erresuma...). Horrela, gertaera fokal batetik abiatuta, behaketa eremua zabalduz joango da, hurbilketa berritzaileko prozesu batean errealitate paraleloak erlazionatu arte.

Ikastaroaren zuzendaritza

María Mercedes Urteaga Artigas. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologia teknikaria /Técnica en Arqueología 

Carlos Coros Villca. Andeetako Arkeologia Museoko zuzendaria (Chile)

KOKALEKUA IRAILAK

03-04 Saio akademikoak online zuzenean (ZOOM)

EGITARAUA

Egitarau osoa deskargatu hemen

Parte hartzeko ezinbestekoa da INSKRIPZIOA egitea

OIASSO MUSEOAren bidez inskripzioa egiten dutenek 10 €-ko tarifa hobariduna izango dute. Oiasso Museoan inskripzioa egiteko: 

943 63 93 53 edo

Beharrezko datuak: izena - abizena - telefonoa - e-mail

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/eu/jarduera/torno-al-ano-1000-un-mosaico-culturas