OIASSOKO TERMAK

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera eta Oiasso museora bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: ostiralero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz. Iraupena: ordu bete Tarifa...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ROMA - CUSCO

2026/07/09 - 2027/01/10 ERAKUSKETA: "BIDE GUZTIEK ERROMARA DARAMATE ETA GUZTIAK CUSCOTIK ABIATZEN DIRA"   ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: UZTAILAK 9, OSTEGUNA 12:00 Bisita gidatua egingo da Carlos Coro eta Mertxe Urteagaren eskutik ANDEETAKO ARKEOLOGIA MUSEOA (TXILE). Carlos...

Oraingo erakusketak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ARS FATUM

"ARS FATUM" ERAKUSKETA 2026/07/17 - 2026/09/27 "Ars Fatum - Mintzatzen diren pertsonak" erakusketa, Meridako Nazioarteko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren edizio desberdinak islatzen dituen maskara pertsonalizatuen diseinua eta artisautza uztartzen dituen bilduma da eta Irun...

Oraingo erakusketak

Irakurri Gehiago...

Irugurutzeta

 Irugurutzetako labeen interpretazioa zentroa eta birgaitutako ingurunea Proiektu honetan, goitik behera birgaitu dira labeak, eta inguru guztia atondu da, interpretazio-zentro bat ere gehituta. Honi esker, Irungo meatzaritzaren eta industriaren historia ezagutzeko...

Museoa

Irakurri Gehiago...

Gordailua Oiasson: Bainua eta garbitasuna

Bainua eta garbitasuna

2025/03/31 - 2025/09/01

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez,Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasitako lankidetza honek 2025an jarraituko du bainua eta gabbitasunarekin lotutako piezen bilduma batekin.

Antzinako zibilizazio guztien artean, erromatarrek izan zuten bainu eta norberaren garbitasunarekiko pasiorik handiena. Oiasso museoko bitrinetan hainbat pieza arkeologiko ikus daitezke, garbiketa eta gorputzaren zaintzarako erabiltzen ziren tresnak, Oiassoko terma erromatarretan eta Irungo beste aztarnategietan aurkitu direnak: matxardak, orraziak, ile-orratzak, ukenduak gordetzeko botilak, koilarak,…

Baina erromatar munduan bainua ez zen higiene kontua soilik. Terma publikoek masaje eta depilazio gelak zituzten, ariketa egiteko guneak, arte lanak erakusteko espazioak, eguzkia hartzeko lekua edo baita jan eta edateko tokiak ere zituzten. Terma publikoak erromatar munduko bizitza sozialaren eta aisialdiaren oinarrizko erakundea ziren.

Antzinako Erroman ez bezala, gure kulturan bainua esperientzia pribatua da, etxean zaintzen dugu itxura. Ongizatea edo masajea, estetika, ile-apandegi eta horrelakoak, beste establezimendu espezializatuetan egin ohi dira. Honela bada, horietako zenbait toki, gure eguneroko bizitzaren hainbat istorioen testigu izan da, esate baterako Irungo Peluqueria César historikoa.

Doako sarrera

MARTETIK MARTERA

2024/12/05 - 2025/03/30

ERAKUSKETA: MARTETIK MARTERA

OIASSO MUSEOAREN ERAKUSKETA BERRIAK MITOLOGIA ETA ASTRONOMIA LOTZEN DITU MARTEREN BITARTEZ

De Marte a Marte - Martetik Martera aldi baterako erakusketak Marte jainko erromatarra planeta gorriarekin lotzen du, historian, mitologian eta astronomian zeharreko ibilbide batean. Erakusketa berria abenduaren 5ean hasiko da eta martxoaren 30era arte egongo da ikusgai.

Erakusketaren bidez, publikoak antzinako mitologiaren, aurkikuntza astronomikoen eta esplorazio modernoaren arteko harremanak ezagutuko ditu, Marte, gerraren jainko erromatarra, eta Marte, gure eguzki sistemaren planeta gorria. Gainera, astronomiarekin edo Marte jainkoarekin lotutako hainbat pieza ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Atenasko Partenoiko Panateneen frisoko 28 eta 30 bitarteko irudien jatorrizko hustuketa. Bilboko Berreginen Museoak maileguan utzitako pieza da, eta jatorrizkoa Britainiar Museoan dago.

Erakusketak San Telmo Museoaren, Bilboko Berreginen Museoaren, Gordailuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.

Publiko guztientzako erakusketa, batez ere familientzako.

Doako sarrera

Erakusketaren ORDUTEGIA:

Asteartetik larunbatera: 10:00-20: 00
Igandeetan 10:00-14: 00


Astelehenetan itxita

BURDINA HISTORIAN ZEHAR

2024/09/20 - 2024/12/01

"Burdina historian zehar"
Pirineotako burdinaren ibilbide europearraren museoak eta monumentuak ezagutuz 
ERAKUSKETA

Erakusketa ibiltari hau Oiasso Museoan ikusgai dago abenduaren 1era arte eta Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea elkarteak 2023an egindako argazki lehiaketaren emaitza da.

Pirinioetako Burdinaren Ibilbideak Okzitania, Andorra, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat leku zeharkatzen ditu, eta siderurgia-jarduerek utzitako industria-ondare aberatsa ikus dezakegu bertan. Ibilbidea Europako Kontseiluaren kultura-ibilbideen Europako Sarean sartu da.

2018an Irungo Udala "Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea" elkartean sartu zenetik, Irugurutzetako meatze-ingurunea ibilbidearen parte da. Bertan, siderurgiarekin lotutako hainbat udalerrik parte hartzen dute, Foru Aldundiarekin batera, industria-ondarea babestu eta ezagutarazteko, mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko eta kultura-turismoaren esparruko produktuak sortzeko. Bidasoa Activak eta Oiasso museoak Irugurutzetari balioa ematen eta hura sustatzen laguntzen dute. Bertan, Euskadiko minerala kiskaltzeko bateria garrantzitsuenetako bat eta antzinako galeria irekiak ditugu.

2023an, Ondarearen Europako Jardunaldietan, "Burdina historian zehar" lehen argazki-lehiaketa egin zen, sare horretako museo eta monumentuen ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzeko. Ehundaka lagunek parte hartu zuten lehiaketan, eta orain, Andorran, Katalunian eta Frantzian arrakasta handia lortu ondoren, Irungo Oiasso Museora iritsiko den erakusketa honetan, argazki onenen aukeraketa bat ikus dezakegu.

Erakusketarako sarrera librea da.

Bisita gidatuak

Aurre erreserba beharrenzkoa da Irugurutzetako labeak eta meatzea bisditatzeko latunbatetan, 11:00etan.

Prezioa 5,75 €da helduentzat eta 4,00 €6 eta 14 urte bitarteko gazteentzat.

IrugurutzetakoSarrerak online erosten dira esteka honen bidez: http://oiassosarrerak.irun.org/

Bisitarako elkargunea Irugurutzetako meatzea dagoen natur ingurunea izango da, Irungurutzetako Interpretazio Zentruan.

Helduen eta ikasleen taldeek ere bisita gidatuak erreserbatzeko aukera dute museoaren irekiera-ordutegian.

"EMAKUMEAK DIOTE" ERAKUSKETA

DIES OIASSONIS JAIALDI ERROMATARRAREN AURREKO JARDUEREI HASIERA EMATEN DIO "Ellas hablan-Emakumeak diote" ERAKUSKETAK

2024/07/05 - 2024/09/08

Aurten ere, Oiasso Museoaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdia Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen digun erakusketa interesgarri bat antolatu dugu Irunen. "Ellas hablan-Emakumeak diote" erakusketa Dies Oiassonis XIV. Erromatar Jaialdiaren aurretik inauguratuko da datorren ostiralean, uztailak 5, 19:00etan, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria eta antzerki-ekoizle handia den Jesús Cimarro bertan dela, eta Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko gerentea den Pedro Vivas ere izango da gure artean. Inaugurazio hau Merida eta Irun arteko topagunea izango da.

Aztarna arkeologikoek garai batean bizi izan ziren pertsonen istorioak kontatzen dizkigute. Erakusketak antzinako Emerita Augustako emakumeak entzuteko aukera ematen du, Hispaniako hiriburuan aurkitutako aztarnen bidez. Mendeetan zehar gizonek eta gizonentzat idatzitako Historiaren topikoaren atzean, hiri erromatar honetan bizi izan ziren emakumeen isiltasunetik eta ahanzturatik ateratzen diren ebidentzia materialak ezkutatzen dira. Lankidetza horren esparruan eta Dies Oiassonis jaialdiaren testuinguruan, Meridatik etorritako erakusketak egin dira azken urteotan, hala nola Theatrum Mundi eta Pvro Teatro, eta 4.300 pertsona baino gehiagori erakutsi dizkiete erromatar antzerkiaren sekretuak.

Oraingo honetan, "Ellas hablan-Emakumea diote" erakusketak emakumeak hainbat esparrutan duen presentzia erakusten du: familian, hirian, antzerkian eta benetako emakumeak ahanzturatik erreskatatzen ditu, hileta-epigrafiaren bidez. Erakusketak kalitate eta interes handiko piezak erakusten ditu, Emeritarren ondareko material arkeologiko erromatarren aberastasun eta aniztasunaren erakusgarri.

Erakusketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari eta Irungo Udalaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko komodatu baten sinadurari esker antolatu da.

Erakusketaren ORDUTEGIA:

Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00
Igandeetan 10:00-14:00
Astelehenetan itxita

Doako sarrera

LOGOS ELLAS HABLAN

AGENDA

Uztaila   2026
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA