Ondarearen Europako jardunaldiak 2025

Oiasso Museoak bat egin du Ondarearen Europako Jardunaldiekin beste urte batez.

2025eko Ondarearen Europako Jardunaldiak: “Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura".

Antolatu ditugun jarduerak honako hauek dira: 

URRIAK 4 I 11 I 18 I 25. LARUNBATAK. 
BISITA KOMENTATUA Bisita gidatua Oiassoko termen aztarnategira

TermasAurten Irunen ireki berri den Oiassoko terma erromatarren aztarnategi arkeologikoa Gipuzkoan bakarra da. Bisita gidatuaren bitartez termen egiturak eta funtzionamendua ezagutuko dugu. Aldi berean, erromatar ohiturek bertakoen eguneroko bizitzan izandako eragina aztertuko dugu. Jarduera publiko guztiei zuzenduta dago.

 11:00 euskara
12:30 gaztelera
5,75 €. Kopuru mugatuak. Aldez aurreko izen-ematea. Helduak eta haurrak.
 
URRIAK 2 I 9. OSTEGUNAK. 
TAILERRA Ibilbide bat termetatik: esperientzia bat erromatar erara Tailerra

Tailerra ibilbidea termetatikIkastetxeetako behar bereziko taldeei zuzenduta dago. Helburua da erromatar garaiko termen egiturak eta funtzionamendua ezagutzea. Bi atal ditu: Oiassoko erromatar termen aztarnategi arkeologikotik ibilbidea eta tailerra non ekimen sensorialak eta termetako gela desberdinen erabilpena landuko den. Gainera parte-hartzaileek termen gela nagusiaren zoladuraren miniatura berregingo dute eskulanen bitartez.

11:00 euskara
4 €. Kopuru mugatuak. Aldez aurreko izen-ematea. Haurrak eta gazteak.
 
URRIAK 16 I 23. OSTEGUNAK
Ihes-gela: Haizea arkeologoa Oiasso Museoko eraikinean

Ihes gela4. DBH eta Batxilergoko ikasleeI zuzenduta. Oiasso Museoak esperientzia berri bat aurkezten du: “Ihes-gela: Haizea arkeologoa Oiasso museoko eraikinean”. Modu dibertigarri batean, taldean gainditu beharreko hainbat froga proposatzen ditugu. Oiassoko aztarnak ikertzen ari zela, Haizea Arrasatek arkeologoa modu misteriotsuan desagertu da. Zer gertatu zitzaion eraikinean deskubritu nahi duzue? 4. DBH eta Batxilergoko ikasleentzat zuzenduta dago.

11:00 euskara
4 €. Kopuru mugatuak. Aldez aurreko izen-ematea
 
AZAROAK 28. OSTIRALA 
HITZALDIA Elexazarko aztarnategi erromatarra (Amurrio) 

elexazar2Erromatar garaian gure lurraldean zeuden populatze-eredu desberdinek beren isla arkitektonikoa zuten. Irunen eta inguruetan, Oiasso hiriari dagozkion aztarnategi arkeologikoek asentamenduaren hiri-izaeraren lekukotasuna ematen dute. Hala ere, lurraldea beste biztanle-eredu batzuek ere okupatu zuten, hala nola Elexazarren (Amurrio) gertatu zena. Bertan, Juanjo Hidalgo arkeologoak (AUNIA Kultur Elkartea) eraikuntzaaztarnak eta beste bilduma arkeologiko batzuk aurkitu zituen.

19:00 gaztelera
Doako sarrera - Eserleku mugatuak.

Erreserbatzeko: 943 63 93 53 telefonoan edo