Aingura litikoak

2022/02/04 - 2022/05/01

Oiasson ikusgai egongo dira harrizko bederatzi aingura, itsas ondarearen elementu ezezagunenetako bat. Erromatarren garaitik erabili izan dira objektu horiek ontziak ainguratzeko, Gipuzkoako kostako badia, kala eta estuarioetan.

IrunenIrungo Udalak, Oiasso Erromatar Museoaren bidez, Gordailua - Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin elkarlanean eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, erakusketa berri bat inauguratu zuen otsailak 4ean. Aingura litikoak Gipuzkoan da erakusketaren izena, eta aukera emango digu gure itsas ondareko elementu aski ezezagun bat ezagutzeko: harrizko aingurak, hain zuzen.  Aingurak betidanik izan dira gure historiaren parte. Sinbolikoki, norabait «lotzen gaituen» elementu gisa, baina baita itsasontzi bat eta itsas hondoa elkarrekin lotzen dituen elementu fisiko gisa. Kontua da objektu gutxik izan dutela horrenbesteko balioa gizateriaren historian, historiaurretik hasi eta gaurdaino. Aingura litikoak erromatarren garaian ere erabiltzen ziren, barkuak Gipuzkoako kostako badia, kala eta estuarioetan ainguratzeko. Erromatarrek ederki ezagutzen zuten gure kostaldea, eta hara eta hona ibiltzen ziren. Urpeko arkeologoei esker, elementu horiek aurkitu ditugu eta orain, aurreneko aldiz, publikoak ezagutzeko aukera izango du.

Erakusketak tipologia deberdineko bederatzi aingura aukerzten ditu,, Manu Izaguirre urpeko arkeologoak jaso eta aztertu zituen ehundik gora piezen lagin txiki bat, alegia. 2019an zendu zen Izaguirre, eta haren omenez egin da erakusketa.

INAUGURAZIOA: Otsailaren 4an, 19:00etan, Maria Intxaustegi erakusketako komisario eta urpeko arkeologoak zuzendutako bisita gidatu batekin.