HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA: One Health

"One Health: giza, animalia- eta ingurumen-osasuna"

Gizakien, animalien eta ingurumenaren osasunaren arteko harremana (One Health), Oiasso Erromatar Museoak eta Biogipuzkoak antolatzen duten "Zientzia – Historia – Ciencia" zikloaren hirugarren edizioaren ardatza

Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak bat egin dute berriro "Zientzia – Historia – Zientzia" zikloaren hirugarren edizioan. Ziklo honen helburua da aukera bat eskaintzea osasun-ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta izaten jarraitzen duten eragina zabaltzeko. Horretarako, formatu desberdinen bidez, bi erakundeek partekatzen eta osatzen dituzten gaiak landuko dira: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna.

Hirugarren edizio honetan, " One Health: giza, animalia- eta ingurumen-osasuna" lelopean, animalien osasunaren eta ingurumenaren egoerak gizakion osasunarekin izan dituzten eta dituzten elkarrekintzak aztertu nahi dira, historiaren eta zientziaren ikuspegiak uztartuz. Horretarako, hainbat jarduera egingo dira Irungo Oiasso Erromatar Museoan.

Jarduera gehienak urriaren 21etik 24ra izango dira Museoan bertan. Hasteko, elkarrizketa bidezko hiru hitzaldi egingo dira, elikadura, urbanismoa eta pandemiak ikuspegi historikotik eta zientifikotik lantzeko.

EGITARAUA

URRIAK 21 -24  

HITZALDI ZIKLO ELKARRIZKETATUA. Zientzia eta historiaren arteko elkarrizketak

URRIAK 21, asteartea 19:00

Moderatzailea: Marialui Garcia
Mertxe Urteaga eta Ainhoa Bereziartua arteko elkarrizketa
Gaia: "Elikadura"

URRIAK 22, asteazkena 19:00

Moderatzailea: Koldo García
Izaskun Aseginolaza eta  Jesús Ibarlucea arteko elkarrizketa
Gaia: "Urbanismoa"

URRIAK 23, osteguna 19:00 

Moderatzailea: Cristina Ubani
Manuel Ferreiro eta Yolanda Salicio arteko elkarrizketa.
Gaia: "Pandemiak"

Des-extinción PELIKULA eta "5 litro" ERAKUSKETAren inaugurazioa

URRIAK 24, ostirala

Des extinción18:00 "Des-extinción" 56' (Alfonso Par, 2019) Pelikularen proiekzioa Aurkezpena Koldo Garcíaren esku. Berpitz al daitezke desagertutako espezieak? Patricia Sornosa bakarrizketari eta aktore komikoak, Atapuercako zuzendari Eudald Carbonell arkeologo ezagunaren eskutik, bidaia liluragarri batera gonbidatuko gaitu, erantzunen bila.Horrela, road movie zientifiko honetan, dinosauroen artean ibiliko gara, historiako lehenengo des-desagerpena non eta nola zertu zen ikasiko dugu, Lurraren mugalde izoztuak bisitatuko ditugu mamuten bila, Historiaurreko animalia berpiztuei aurre egingo diegu, eta Neanderthalgo gizaki batekin aurrez aurre topo egingo dugu.

kartela 5 litro19:00 "5 litro"  erakusketaren inaugurazioa One Healthi buruzko pilotu bat da, Ainhoa Bereziartua (Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea) eta Maddi Astigarraga (ilustratzaile zientifikoa) garatuta. Erakusketa hau proiektu ibiltari bat da, errealitate areagotua erabiltzen duena hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko, eta hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak eragindakoa. Ainhoa Bereziartuak Inspira Gaztea 2025 saria jaso zuen Kutxa Fundazioaren eskutik, proiektu honen garapenagatik.