MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

MUSAEOEN NAZIOARTEKO EGUNA: MAIATZAK 18
Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18an, larunbata, Oiasso Museora eta "Neandertalak" erakusketara sarrera doan izateaz gain, hainbat jarduera antolatu ditugu datozen egunetarako.
Urtero, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, eta mundu osoko milaka museo batzen dira, hainbat jarduerarekin. Aurtengo leloak, "Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan" azpimarratzen du museoek betetzen duten zeregina, komunitateak bere historiarekin eta identitatearekin duen funtsezko lotura gisa, eta museoek gazteen energia nola aprobetxa dezaketen eta teknologia berrietara nola egokitu daitezkeen aztertzera animatzen du; elkarrekin, museoek eta beren komunitateek aurrera egin dezakete etengabe aldatzen ari den testuinguru batean, gizarte-errealitate berriekin eta aldaketa azkarrekin.
Ildo horretan, honako jarduera hauek antolatu ditugu:
Maiatzak 16, ostirala
19:00
"Neandertalak. Ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" erakusketaren aurkezpena, Joseba Ríos Garaizar, erakusketaren komisarietako bat eta Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologo teknikariaren eskutik. Erakusketa honetan, besteak beste, neadertalak, haien biologia, bizimodua, bilakaera eta desagertzeko arrazoiak aztertuko ditugu, gure lurraldeko museo eta gordailu-zentro nagusietako 100 pieza arkeologiko baino gehiagorekin.
Doako sarrera
Bisita honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 943 63 93 53 telefonora deituz edo helbidera idatziz.
Maiatzak 17, larunbata
Larunbata goizean museoak esperientzia berri batean murgiltzea proposatzen dizu, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez TERMETAN MURGILTZEKO BISITA batekin. Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeaz gain, bisitariek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute eta, errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez, Oiassoko termak berreraikitze hipotetiko bat ikusi, bertako areto eta igerilekuetan zehar mugitu eta duela 2.000 urte izan zitezkeen bezala irudikatu ahal izango dute.
Museoak bisitariari arkeologia modu didaktiko eta zirraragarrian hurbiltzea bilatzen du, berrikuntza teknologikoaren bidez.
Bisitek edukiera mugatua dute.
TARIFA: 5,75 € helduek eta 4,00 € 6 eta 14 urte bitarteko gazteek.
Bisita-txandak honako hauek dira:
10:00etan eta 12:00etan gaztelaniaz
11:00etan eta 13:00etan euskaraz
Murgiltze bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 943 63 93 53 telefonora deituz edo helbidera idatziz.
Maiatzak 18, igandea
Oiasso Museorako doako sarrera. Bisitariek doan ezagutu ahal izango dituzte termetako erakusketak eta aztarnategia.
Erromaniar nekropoliaren aztarnategia dagoen Santa Elena ermitara bisita gidatuak eskaintzen jarraituko du museoak. Santa Elena ermita bisitatzeko, Tour Irun Romano (TIR) doako deskargako aplikazio mugikorra erabiltzen da. Aplikazio horri esker, hiriaren erdialdean Oiassori buruz egindako aurkikuntza arkeologiko nagusien ibilbide gidatua egin daiteke.
TARIFA: 5,75 € helduek eta 4,00 € 6 eta 14 urte bitarteko gazteek.
Bisita-txandak honako hauek dira:
11:00etan gaztelaniaz
12:30ean euskaraz
Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 943 63 93 53 telefonora deituz edo helbidera idatziz.