ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31 ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" "Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

TOUR IRUN ROMANO (TIR)

Bisita gidatu interaktiboa, TIR aplikazioarekin, Irungo kaleetan barrena, Oiassoko aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko. Ibilbide honetan Xantalen ermitara sartuko gara, antzinako nekropoli erromatarrera.   Iraupena: ordu eta erdiPrezioa: 5,75 € helduak, 4,00 € 5 urte baino...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz (75 minutuko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

ERAKUSKETA: GUTXIENGO ITZEL HORI

ERAKLUSKETA: "Gutxiengo itzel hori" 2025/11/07 - 2025/08/24 Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Ikastaroa: "MODA, INFLUENCERRAK ETA NEGOZIOA..."

UDAKO IKASTAROA: "MODA, INFLUENCERRAK ETA NEGOZIOA: ERROMATAR INPERIOKO JANZKERA ETA APAINGARRI PERTSONALAK"

2024ko uztailaren 11

ERROMAN MODARI BURUZKO IKASTARO BAT, OIASSONIS DIES JAIALDIAREN ATARI

Irungo Udaleko Kultura sailak antolatuta, uztailaren 11n, osteguna, Oiasso Museoak "Moda, influencers eta negozioa: jantzi eta apaingarri pertsonalak Erromatar Inperioan" ikastaroa hartuko du, UPV-EHUrekin elkarlanean antolatua.

Elena Torregaray Pagolak eta Goizane Urrutia Gutierrezek (UPV/EHU) batera zuzendutako ikastaroak modak antzinako erroman zuen garrantzia nabarmendu nahi du, 09:30ean hasi eta 17:00ak arte luzatuko diren hitzaldi batzuen bidez.

ERROMATAR MODA

Hizlariek Zesarren garaiko janzkera eta apaindura pertsonalaren garrantzia izango dute ardatz, gizarte-adierazpide gisa, merkatarientzako diru-iturri aparteko eta nabarmentasun publikoko tresna baita. Ikastaroa publiko guztiei zuzenduta dago.

DOAKO IZEN-EMATEA

Ikastaroan parte hartu nahi duten guztiek doan eman dezakete izena Oiasso museoan, 943 639 353 telefono-zenbakiaren edo  helbide elektronikoaren bidez.

PROGRAMA

- 9:30etan. Parte-hartzaileen harrera

- 9:45etan. Aurkezpena: Goizane Urrutia Gutiérrez (UPV/EHU)

- 10:00etan. Trinidad Nogales Basarrate "Moda Erroman: irudia baino zerbait gehiago" Meridako Arte Erromatarraren Museo Nazionala

- 11:30etan. Jordi Pérez González "Material eta inmaterial artean: antzinako Erromako bitxiak" Alcalá de Henaresko Unibertsitatea

- 15:30ean. Elena Miramontes Seijas "Antzinateko ehunak: kulturak batzen eta bereizten" IES Alfredo Brañas, Carballo (Coruña)

- 17:00etan Jorge García Cardiel "Erromatar toga, jantzi bat baino askoz gehiago: jantzi ikoniko baten esanahi politiko, sozial eta identitarioak" Madrilgo Complutense Unibertsitatea Oiasso

Birsortze Historikoaren Elkarteak itxiko du erromatar jantziei eskainitako jardunaldia. Oiasso Birsortze Historikoaren Elkartea 2018an sortu zen, eta lan handia egiten ari da Oiassoko erromatar gizartea, antzinako Irun, birsortzearen alde. Sekzio militar bat du, legio altoinperialen jatorrizko materialaren erreplikez hornitutako soldaduez eta sekzio zibil batez osatua. Paco Martínezek eta Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko Antzinako Historiako irakasle Cristina Rosillo López doktoreak komentatutako hitzaldi batean, azken talde horren jantziak eta Antzinako Erromako modak aurkeztu eta azalduko dira. Topaketa hau uztailaren 11n, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da eta Erromako jantziei eskainitako jardunaldiari amaiera emango dio.

Sarrera librea izango da lekua bete arte. 

 WEB LOGOS Cursos de verano 2024

Ikastaroa: Kultura Antzinateko eta Erdi Aroko gizarteetan

Ikastaroa: Kultura Antzinateko eta Erdi Aroko gizarteetan

Kufu-ren piramideak, zeltak, Mizenas, Platonen Atenas, Julio Zesarren legionarioak, Erromatar Inperioaren erorialdia, bikingoen itsasontziak, Nafarroako Erresuma, Arabiarren matematikak... Hauek eta beste hainbat galderei emango diegu erantzun iraganeko bidaia luze honetan zehar. Hurrengo kurtsoan Antzinaroaren eta Erdi aroaren garai desberdinak ikusiko ditugu, mendeetan zehar egon ziren zibilizazio eta herri ezberdinen eguneroko bizitzan murgilduz. Ikastaroaren helburua arkeologiaren eta historiaren bitartez iraganeko aurpegi desberdinak ikustea izango da, garai eta bizimodu bakoitzaren desberdintasun eta kulturak berreskuratuz, Alderdi sozial, kultural eta teknologiko ezberdinen bitartez, ahaztutako munduei erreferentzia egingo diegu, zibilizazio bakoitzari bizia berriro emanez.

ORDUTEGIA AUKERAN

-Astelehenak: otsailaren 26tik maiatzaren 13ra
Goizetan: 11:00etatik 12:00etara.
Portu gelan. Izen-emate irekia

-Asteartea: otsailaren 27tik maiatzaren 14ra.
Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara.
Portu gelan. Izen-emate irekia

-Osteguna: otsailaren 29tik maiatzaren 16ra.
Goizetan: 11:00etatik 12:00etara.
Tailer gelan. Plazak beteta

Deskargatu inskripzio orria

PROGRAMA

  1. Faraoien sorrera eta gainbehera: Egiptoko Inperioa bere gorengotik, krisi eta azken gainbeherak arte.
  2. “Zeltak” eta hauen hedapena Europan: gerlari herri baten ekarpen kulturala metalurgian.
  3. Mizenikoak, minoikoak eta Aro Iluna: Homeroren mitologiaren eta arkeologiaren bitartean.
  4. Greziako poleis-ak eta Gerrak Medikoak: nortasun heleniar baten sorrera.
  5. Peloponesoko Gerra eta greziar munduaren hedapen handia: barneko konfliktoak, krisi eta heleniar munduaren hedapena Alexandro Handiarekin.
  6. Erromaren gorakada eta egonkortzea: Mediterraneoko botere baten sorrera; Errepublikatik goi Inperiorarte.
  7. Erromatarren krisia eta barbariarren inbasioak: Erromako munduaren amaieraren hasiera Behe Inperioan, krisialdia eta azken gainbehera V. mendean.
  8. Bizantzio, Ekialdeko Erromatar Inperioaren gainbehera: erromatar munduaren ondarearen gainbehera luzea.
  9. Omeiatar Kalifatoa eta Al-Andalus-eko Erresuma: musulmanen munduaren ekarpen kultural handiak Europar erresuma kristauei.
  10. Bikingoak eta itsasoa: herri itsastar baten kultura eta haien hedapen eta eragina.
  11. Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresumaren finkapena: ahazturiko erresuma kristau baten historia.
  12. Europako Feudalismoa eta Erdi Aroko mundua: bizitza nobleen, elizgizonen eta jopuen gizarte batean.

 

Prezioa: 75,00 € ikasleko

ikastaroa: "Más que espadas; el hierro en el imperio romano"

UDA IKASTAROA UPV-EHU: "Ezpatak baino gehiago, burdina erromatar inperioan"

2023KO ABUZTUAK 31a - IRAILAK 1a

Irungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean ari dira Oiasso Erromatar Museoak eta Gordailuak EHUaren udako ikastaroa eskaintzeko:

"Más que espadas; el hierro en el imperio romano"  

Jardunaldiak abuztuaren 31an eta irailaren 1ean izango dira Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, eta Oiasso Museoan, biak Irunen.

Ikastaroa publiko guztiarentzat da eta Ikastarora joateko izen-ematea zabalik dago.

Programaren xehetasun guztiak: https://www.uik.eus/eu/jarduera/mas-que-espadas-hierro-imperio-romano webgunean aurkituko dituzue.

"OASI BAT BIDEAN" Ikastaroa

Ikastaroa: OASI BAT BIDEAN. EGIPTO ETA BERE HARREMANAK BESTE HERRI BATZUEKIN ANTZINAROKO HISTORIAN ZEHAR

2023ko iraila-abendua

Napoleon, Mariette, Howard Carter… Azken 200 urteetan zehar Antzinaroko Egiptok jakin-min ikaragarria ̶  egiptomania  ̶ sortarazi du ikertzaile zein abenturazaleen artean. Interes honek ikerketa zientifikoa bultzatzen lagun du, baina faraoien lurraldeari buruz sustrairik gabeko mitoak zabaltzearen eragileetako bat ere bera izan da. Kurtso honetan Antzinaroan zehar Egipton bizitako aldaketa historiko nagusiak azalduko ditugu, eta arreta bereziarekin aztertuko ditugu egiptiarrek garaiko beste herriekin izandako kontatu, gatazka eta bizikidetzak.Ikastaroa gaztelaniaz izango da. Izena emateko epea irekita dago.

Hizkuntza: gaztelera

Izen-emateko orria deskargatu

ORDUTEGIA AUKERAN

-Astelehena: irailaren 18tik abenduaren 18ra. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara. Portu gelan.

-Asteartea: irailaren 19tik abenduaren 19ra. Arratsaldetan: 18:00etatik 19:00etara. Portu gelan.

-Osteguna: irailaren 21etik abenduaren 21era. Goizetan: 11:00etatik 12:00etara. Tailer gelan.

PROGRAMA:

1. Egiptomania. Antzinaroko Egipto egungo ikuspuntutik.
2. Egipto faraonikoaren sorrera eta hegemonia lortzeko borroka: Mesopotamiako herri asiatikoen kontrako gerrak.
3. Garai baten amaiera. Hititekiko liskarrak eta diplomazia.
4. Faraoi nubiarren dinastia ahaztua.
5. Alejandro Handia Egipton eta erreinu ptolemaikoaren sorrera.
6. Eguneroko bizitza Egipton ptolomeotarren garaian.
7. Egiptoren harremanak mundu ezagunaren amaieran kokatutako herriekin.
8. Babes gune, exodo bila. Egipto eta juduen arteko harremanak.
9. Egipto eta erromatarren arteko lehen kontaktuak.
10. Kleopatra zuria, Kleopatra beltza. Pertsonai honen berrikuzpen historikoa.
11. Eguneroko bizitza Egipton erromatarren garaian.
12. Antzinaroaren amaiera Egipton.

Prezioa: 75 € pertsona bakoitzeko

AGENDA

Uztaila   2025
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA