OIASSOKO TERMAK

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera eta Oiasso museora bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: ostiralero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz. Iraupena: ordu bete Tarifa...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ROMA - CUSCO

2026/07/09 - 2027/01/10 ERAKUSKETA: "BIDE GUZTIEK ERROMARA DARAMATE ETA GUZTIAK CUSCOTIK ABIATZEN DIRA"   ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: UZTAILAK 9, OSTEGUNA 12:00 Bisita gidatua egingo da Carlos Coro eta Mertxe Urteagaren eskutik ANDEETAKO ARKEOLOGIA MUSEOA (TXILE). Carlos...

Oraingo erakusketak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ARS FATUM

"ARS FATUM" ERAKUSKETA 2026/07/17 - 2026/09/27 "Ars Fatum - Mintzatzen diren pertsonak" erakusketa, Meridako Nazioarteko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren edizio desberdinak islatzen dituen maskara pertsonalizatuen diseinua eta artisautza uztartzen dituen bilduma da eta Irun...

Oraingo erakusketak

Irakurri Gehiago...

Irugurutzeta

 Irugurutzetako labeen interpretazioa zentroa eta birgaitutako ingurunea Proiektu honetan, goitik behera birgaitu dira labeak, eta inguru guztia atondu da, interpretazio-zentro bat ere gehituta. Honi esker, Irungo meatzaritzaren eta industriaren historia ezagutzeko...

Museoa

Irakurri Gehiago...

Egipto

Begirada erromantikoa

2011ko Ekainak 24 - Azaroak 20

XVIII. eta XIX. mendeetan, esplorazio bidaien gorakadarekin, europarrek berriro deskubritu zuten Egiptoko faraoien antzinako zibilizazioa. Esplorazio bidaia haiei eta egiptologiaren aitzindarien lanari buruzko hainbat testigantza aurkezten dira erakusketa honetan: Niloko herrialdearen paisaiak, monumentuak eta ohiturak erakusten dizkiguten grabatuak, liburuak eta antzinako argazkiak; zeinek, aldi berean, lehenengo bidaiarien artean beroriek sortzen zituzten harridura jasota utzi baitzuten. Begirada erromantiko horren ondoan, Antzinako Egiptoko arkeologiapieza multzo interesgarri bat erakusten da, eta horrek ezohiko zibilizazio honen hileta munduaren mitologian eta ikusmoldean sartzen ahalbidetzen digu.

“Egipto, begirada erromantikoa” Santiago Entrenaren eta José María Ortuondoren ekimena da, eta haien bildumek osatzen dute erakusketaren nukleoa. Horiez gainera, Bilboko Euskal Museoak eta Donostiako San Telmo Museoak utzitako objektuak ere gehitu dira.

A granel

Bidasoa kaleko aurkikuntzak, Irun

2010 Uztailak 16 de Julio - Urriak 31

Lehenengo aldiz aurkezten dugu 2008ko urtarrilaren eta 2009ko maiatzaren artean Irungo Santiago eta Bidasoa kaleen arteko izkinan dagoen orubean egin ziren indusketa arkeologikoetan aurkitu direnak.

Aurkitu den horreum baten planta da jarduketa arkeologikoaren ondoriorik azpimagarriena. Dituen neurriak direla-eta adierazgarrrienetako bat da iberiar penintsulan aurkitu direnen artean.

Gainera, milaka objektu kokatu dira bertan; azpimarratzekoak dira sigillaten, anforen, beiren, eraikuntzarako materialen eta burdinaren zepen bildumak. Gaur arte Oiasson aurkitu den multzo arkeologiko handienetako bat da, eta bere erregistroak antzinakoenak eta askotarikoenak dira.

Balbulatik ponpara

Oiasso eta ura ateratzeko metodoak Antzinaroan

Oiasso erromatar portuan aurkitutako pieza metaliko txiki batetik abiatuta, pieza zeukan makina berreraikitzea lortu egin da, hau da, Ctesibioren ponpa hidraulikoa. Antzinaroan erabiltzen ziren ura ateratzeko beste metodoak noria, Arkimedesen torlojua eta patenotrea ziren.

Policarpo de Balzola

Irudikor baten aztarna

2009ko urriaren 25etatik urtarrilaren 31era arte

Bere garaiari aurrea hartuta, bere burua osatu duen gizonaren paradigma da, bere idealak ororentzako errealitate berri eta hobea bihurtzeko borroka eta lana egiten duen iraultzailearen paradigma.

Autodidacta y creativo, no habrá aspecto de la vida municipal o provincial que escape a su influencia y en todos marcará el sello del hombre moderno. Personaje clave del Irun del XIX, influirá decisivamente en la transformación de la entonces villa, ideando la ciudad del porvenir.

Hitzaldia

"El burgués diligente"

Abenduak 4, 19:30etan.

Mertxe Tranche, historialari.Oiasso Erromatar Museoko areto nagusian

AGENDA

Uztaila   2026
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA