Sexua erromatarren garaian
2016ko Ekainaren 15etatik Urriaren 2ra arte
Erakusketa honetan Antzinako Erromako sexu unibertsoa emango da ezagutzera, Kataluniako hainbat museotatik etorritako jatorrizko piezen, kopien, pintura errekprodukzioen eta egile latindarren testuen bidez.








‘Comète’ (1941-1944) II. Mundu Gerran iheslariei ihes egiten laguntzeko sare klandestinoa izan zen. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso, eta Frantzia osoa eta euskal muga Bidasoan edo Pirinioetan barrena zeharkatu ondoren, Gibraltarreraino eramaten zituen. Comètek 800 bat iheslari hartu edo aberriratu zituela uste da. Gutxi gorabehera 3.000 zibilen laguntza izan zuen. Horietatik 700 bat atxilotu zituzten eta 290 bat erbestean fusilatu zituzten edo hil ziren.

Norbera apaintzea, orraztea, perfumatzea eta higiene pertsonala zaintzea eskuarki egiten ditugun ekintzak dira. Gimnasiora edo ile-apaindegira joatea luxu txikiak dira eta gure gorputzarekin eta gainerakoei islatzen diegun irudiarekin gustura egoten laguntzen digute. Badirudi oso gaur egungo gauzez hitz egiten ari garela, baina ekintza horien artean ez dago ezer berririk. Antzinarotik gizonak zein emakumeak saiatu dira beraien irudi pertsonala hobetzen naturak ematen dizkien bitarteko guztiez baliatuz. Ohikoa zen kosmetikoak eta olio perfumatuak, tindagaiak edo maskarak, ordezkoak eta ile-ordeak erabiltzea. Orain sekretu horiek ematen dira ezagutzera “Apain-mahai, kosmetika eta edergintza istorioak Antzinaroan” erakusketan.








