Augusto. Estatu pasioa

Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXIII Uda Ikastaroak

2014ko Uztailak 7-8-9. Oiasso Erromtar Museoa eta Gordailua (Irun)

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Augusto. Estatu pasioa" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du.

Egitaraua deskargatu

Cayo Julio Cesar Augusto hil zela bi mila urte betetzen diren honetan –Augusto izenaz bakarrik ezagunagoa ohi dena, eta erromatar Inperioko lehenengo enperadorea izan zena (K. a. 27tik K. o. 14ra bitartean gobernatu zuen)– asmoa da garai horri buruzko ikerketa historiko eta arkeologikoko azkeneko berritasunak aurkeztea.

Augusto, pertsonaia historiko gisa, egokia izan da behin eta berriz denboran zehar, eta haren figura mito bihurtu da mendebaldeko kulturarako. Haren egintzak zein ikuspegitatik begiratzen diren, Inperioaren administrazioaren eta lurralde- eta instituzio-antolaketaren eraikitzailetzat ere hartzen da; eta erlijioaren, ekonomiaren eta kulturaren birsortzailetzat, eta, gainera, beste eredu askoren sortzailetzat eta baita egungo Europaren eraikuntzaren aurrendaritzat ere.

Ikastaro honetan, bere garaiko alderdi nagusiak landuko dira, eta gizon politikoa eta bere garaiko gizartea ezagutzeko aukera ematen diguten agermenak hartuko dira erreferentziatzat. Gure lurraldeari aplikatu dakiokeen irakurketa bat ere izango da, zeren Oiasson izan ziren lehenengo nabaritasun erromatarrak une horretakoak baitira eta, antza denez, euskal eremuan zeuden herrien lurralde-antolaketaren ildo gidariak Augustoren agintaldian diseinatu baitziren.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroko zuzendariak:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa
  • Juan Santos Yanguas. Euskal Herriko Unibertsitatea