Alea iacta est

Merkurio, bidaiarien eta bideen jaikoaren eskutik hasiko dugu itzulia lehorrez eta itsasoz, eta lau erromatar hiritatik abiatuta, Oiasso izango da helmuga.

Hainbat taldetan banatuta zenbait proba egin beharko dituzte azken helburua bete arte eta erromatarren garaiko joko ohikoenak ezagutzeko aukera izango dute: dadoak, tortoloxak, hiru marran, ludus latrunculorum edo duodecima scripta. Bidean zehar, Antzinateko mundura hurbiltzen joango dira eta haien eguneroko ohituretako batzuk ezagutuko dituzte.

  • Norentzat: haurrak, familiak.
  • Partaide kopurua: 8-20 lagun.
  • Adina: 6-12 urte.