Zinemaldi Arkeologikoa

Bidasoako XIX. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Azaroaren 18tik 23ra arte

Pelikulak aurkezteko epea maiatzaren 15a arte irekita egongo da.

Zer da FICAB?

Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Jaialdia 2001. urtean hasi zen egiten Arkeologia gizarteari ezagutzera emateko eta hurbiltzeko, Arkeologiari eta Ondare Arkeologikoari buruzko film dokumentalen bidez. 

Bere laugarren ediziotik aurrera, 2004an, jaialdia lehiaketa bihurtu zen eta hortik aurrera hiru sari banatzen ditu: Jaialdiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia eta zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria. 2006. urtean Fedarcinen sartu zen, Arkeologia eta Ondasun Zinemaldien federazio europarrean, eta nazioarte mailako epaimahaia du orduz geroztik.

Urtero egiten da jaialdia eta bertan biltzen dira historiari eta arkeologiari buruzko dokumentaletan adituak diren ekoiztetxe ospetsuenak nahiz ikerketa arkeologikoaren kalitateak bermatutako ekoizpen txikiak. Ikasleei zuzendutako hezkuntza atala ere badu 2015. urteaz geroztik

Jaialdi honi buruzko informazio guztia www.ficab.org webgunean ikus daiteke.

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca