Mosaikoen Tailerra

Antzinako erromatarrek mosaiko ederrekin dekoratzen zuten luxuzko etxeetako zoladura. Eszena mitologikoak edo eguneroko bizitzakoak jasotzen zituzten haietan.

Tailer honek arte hura hurbiletik ezagutzeko eta praktikara eramateko aukera emango dizu, teselaz osatutako mosaiko txiki bat eginda.

  • Norentzat: haurrak, familiak.
  • Partaide kopurua: 10-15 lagun.
  • Adina: 8-12 urte.