Bildumetako Pieza Garrantzitsuak

Oiassoko bilduma iraunkorra osatzen duten objektuak Bidasoa eskualdean egindako hainbat esku hartze arkeologikoan bilduak dira. Haietako askok, itxura xumea izan arren, izugarri balio handia dute larruz edo zurez eginak izateagatik, material horiek normalean ez baitira kontserbatzen erregistro arkeologikoan. Beste batzuek, berriz, zeramikazko ontziek edo ehundegiko pisuek, adierazten digute erromatar hiriko biztanleen eguneroko bizitza nolakoa zen orain dela 2.000 urte.