Hezkuntza
Museoko hezkuntza programaren helburu nagusia da Oiasso hiri erromatarra Irunekin identifikatzea, indigenen eta erromatarren bizimodua ezagutuz, lekuko hondakin arkeologiko garrantzitsuenak aztertuta.
Bisita gidatuak erakusketa iraunkorrera, behin-behineko erakusketetara, Xantalen ermitara eta Irugurutzetako meatze ingurura bereiz edo hainbat formatutan konbinatuta egin daitezke.
2020-2021ko Hezkuntza Programa deskargatu