Erromatar Hiria Museoa

Antzinako Oiasso erromatar hirian sartzeko atea da Museoa. Hemendik abiatzen da bisitariak Xantalen nekropolia eta Irugurutzeta meatzeak ezagutzera eramaten dituen Erromatar Trena.

Egungo Irungo zorupean ezkutatua dago Oiasso erromatar hiria. Bidasoa ibaiaren bokalean, Hispania eta Akitaniaren arteko mugan, Oiasso baskoien portua izan zen antzinaroan. Erromatar Inperioaren garaian komunikazio eta merkataritza zentro garrantzitsu bilakatu zen Hispaniako iparraldean, Tarraconensis probintziaren barnean.


ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun