App “Herkulesen hamabi probak”

Museoa familian eta modu dibertigarrian ikusteko diseinatua da aplikazio hau. Oiasso aurkitu zuen Jaime arkeologoaren eskutik ikusiko duzu museoa halako enigma batzuk argituz eta guztira hamabi proba gaindituz. Gainera, aukera egin hobea da beste pertsonaia batzuk ezagutzeko, Abisunhar, esate baterako, baskoien buruzagia, edo Secunda, esklabo erromatarra, eta haien bizimodua nolakoa zen eta gustukoen zituzten objektuak zein ziren jakiteko.

Modu birtualean iraganera bidaiatzeko, app-a eskura dago museoko sarreran alokatzen diren tabletetan.