Ikasleak eta Irakasleak

escolares y docentes

Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) halako jarduera batzuk proposatzen ditu bereziki diseinatuak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat, bisita gidatu dinamizatuen eta animazio tailerren bidez, eskola curriculumaren diseinuarekin batera koordinatzen direnak. Era berean, beste curriculum helburu batzuetara eta Latina edo Kultura Klasikoa bezalako irakasgai espezifikoagoetara egokitu daitezke programak.

Bisita prestatzeko eta talde bakoitzaren hezkuntza beharretara zein jarduera egokitzen diren hobeto ikusteko, HKESek kontsulta eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen die irakasleei.

Gure Hezkuntza dosierra deskargatu 2025 - 2026

FICAB HEZKUNTZA SAILA

XXV. FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa 2025/11/10– 2025/11/15

Ficabeko Hezkuntza saioak ikastetxeei bereziki zuzenduta, bere helburu kurrikularrei lotuta eta alde didaktikoak zaintzen dituzten emanaldiak eskaintzen ditu.

Pelikulen emanaldiak: 2025 eko azaroak 11, 12 eta 13, goizeko 11:00etatik 13:00etara

NORENTZAT: Bigarren Hezkuntzari eta Batxilergoko ikasleentzako

Doako sarrera. Eserleku mugatuak.

Erreserba egitea beharrezkoa da. 943 63 93 53

2020. urtean FICABek hogei urte bete zituen egoera berezi batean. Interesa duten ikasle askorengana iristea lortu genuen FICAB jaialdia ONLINE formatuan eskainiz.

ARK MO egitasmoa:

ikastetxeek beraien ikasleekin inguruan duten ondareari buruz sortutako film laburrak (5 minutu) aurkeztu dezakete zinemaldian, urriaren 15 a arte.

FICAB IBILTARIA - Hezkuntza Saila.

Ikasturte osoan zehar film hautaketa bat zuen eskura ipini dugu ikastetxeetan ikusi ahal izateko. FICABeko Hezkuntza Sekzioko film irabazleak eta unitate didaktikoak dituzten filmak ikastetxeei eskaintzea oso aukera interesgarria dela uste dugu. Egitasmoak arkeologia eta historia modu erraz eta hezigarrian gerturatzea dauka helburu.

Deskargatu FICAB HEZKUNTZA IBILTARIA Programa